IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Hezkuntzaren metodoak


Nire ustez irakasteko erabiltzen diren moduak oso zaharrak dira eta gaur egun ez dira oso aproposak. Hainbeste teknologia artean bizi diren haurreei ezin zaie gela batean giltzapetu eta ikastera behartu nahi ta nahiez. Mende honetan dauzkagun abantailak aprobetxatu beharko genituzke eta adibidez erakargarriak, didaktikoak eta probetxuzko jokoak (ordenagailurako, mugikorrerako, play stationerako...) sortu beharko genituzke.

Bestalde, oso metodo arraroa baita ikasgai batzuetan erabiltzen direnak. Argi dago matematikak adibidez behin eta berriz sahiatzen ikasten direla baina natur zientzak adibidez ezin dira liburu bati begira ikasi. Itxi eta gorde liburua, atera kalera, ireki begiak eta zalantzak argitu. Zihur aski ez da erraza izango, baina zuk bakarrik ikasten duzuna ez duzu inoiz ahaztuko.

1 comentarios:

  1. Ados nago esaten duzunarekin. Interesgarria izan liteke "Horrela ez" horri buelta bat ematea eta "nola bai" erantzuteko saiakeretan hastea.
    Oso interesgarria Sir Ken Robinson.

    ResponderEliminar