IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Kontzeptu mapa autoebaluazioa


Autoebaluazioa




Ikasgaiak izan duen lau hilabete hauetan asko ikasi dut. Batetik ikasgaietatik ikasitako agertzen da eta bestetik erabilitako tresnetatik ere asko ikasi dut. Hau da, batetik ikasgaiaren ezagutzak ditugu eta bestetik metodologia.

Ikasgai honetan ikasi behar izan duguna, irakasle batek izan behar duen jarrera eta oinarrizko ezagutzak dira. Hori dela eta, klaseak hasi zirenean pigmaleon efektuari buruz egon ginen lan egiten. Efektu honen arabera, irakasle batek ezin dezake bere ikasleak noten arabera tratu ezberdinak eman. Adibidez, ikasle batek nota txarrak ateratzen baditu izan zaio esan ez duela ezertarako balio. Hori egin ezean ikasle horrek bere buruari ez dela ezertarako balio esango dio. Hortaz ikasle hori ez du ezer positiborik egingo. Irakasle bati elkarrizketa egin genioenean. Nik gorputz hezkuntzako irakaslea aukeratu nuen. Esperientzia oso positiboa izan zen bera gehiago ezagutzea eta bere iritzia ezagutzea. Horma irudiarekin asko ikasi nuen. Ez bakarrik nire taldean aukeratu genuen gaiarekin baita beste taldeek aukeratu zituzten gaiekin ere. Azkenik tutor moduan lantzeko lan bat eduki genuen. Nire taldean tutor moduan lan egiteko aukera izan nuen. Grabaketa prozesuan asko ikasi nuen. Gogoratzen ditut oraindik nire buruari ikusi egin nion akatsak tutor moduan. Baina akatsak izanda ere asko ikasi nuen modu positibo batean.

Metodologiaren arabera esan dezaket oso gustura egin dudala lan. Taldeko lana bultzatzea erabaki ona da. Ez dut bakarik ikasi nire akatsetik baita nire taldekideen akatsetik eta zuzentasunetik. Ez dut inoiz blog bat erabili eta ikasgai honen bitartez blog bat erabiltzen ikasi dut. Baina gehien gustatu zaidan metodoa ikasgaiak ikasteko, izan da egon den dinamismoa eta entretenigarritasuna. Hau da, klaseak oso dinamikoak eta entretenigarriak izan dira eta horren ondorioz uste dut hobeto ikasi dudala.

Ikasitakoaren Kontzeptu Mapa


Ikasgai honetan beste guztietan baino baliabide gehiago erabili ditugu eta agian hori izan da benetan ikasteko lana egiteko oso erraminta ona zela eta taldekoekin konfidantza hartzeko, baita ere kexkatzen gaituzten gauzataz gure iritzia emateko lekua zen ere.

Bestalde, hasien egindako irakasle onari elkarrizketa nahiko probetxuzkoa izan zen, eta irakaslearen lekuan lehenengo aldiz jartzeko balio zidan. Horrekin batera ere Pigmaleon efektuari buruz irakurritakoa eta egin nituen sarrerak ere nahiko baliotsuak izan ziren irakaslearen lekuan jarri ahal izateko.

Bukatzeko, orain bukaeran egindako hainbeste ebaluazio eta mintegi oso onuragarriak izan direla uste dut ikusteko agerian ez dagoen irakasle baten lana, ikasgeletatik kanpo egiten den jarraipena. Baina baita ere ikasgelan gertatzen dena ikusteko ere, hala nola, nola ikasten duten eta nola erakusten duten ikasitakoa hau ebaluatzeko eta zein zaila den zenbaki bat jartzea norbait zenbat dakien justifikatzeko.




Autoebaluazioa

Lau hilabeteko honetan ikasitako guztia antolatzea ez da lan erraza izan, buruan ostegunean entregatutako moduloaren azken pintzelkadak, Syllabusa, bloga, egindako lanak errepasatu. Espero nuena baino gehiago ikasi dut ikasgai honetan. Mapa kontzeptual honetan azalduta ikusten den moduan.


Irakasle funtzIoaren ikasgaian nahiko gai ezberdin jorratu ditugu eta horien guztien artean batzuk oso interesgarriak suertatu zaizkit. Hasteko LOE eta LOMCE inguruan hitz egin genuen taldeetan eta hau lagundu egin zidan egingo diren aldaketak hobeto ezagutzeko. Baita Prigmaleon efektua ikusi genuenean konturatu nintzen ze nolako eragina duTen gure pentsamenduaK  umeen garapenean. Momentu horretararte ez nuen pentzatsen hainbesterako eragina zuela gure aurreikusiak. Geroago irakaslearekin egindako elkarrizketa dago , niretzat esperientzia onuragarri bat izan zena. Esperientzia honen bitartez hezkuntzaren gaur egungo egoera irakasle baten ikuspuntutik ezagutu nuen, eta gainera bera emandako gomendioak erabilgarriak izan daitezkela iruditu zait.

Etengabeko hezkuntzari esker hezkuntzaren inguruan inetresgarri diren hainbat gai ezagutu egin ditut. Gurearekin pertsonalki, konduktismoaren teoria zer den eta hau aplikatzea zer nolako eragina izan dezakeen ikasi dut. Beste taldeen gaiak ere interesgarri iruditu zitzaizkidan, ikasle-irakasle erlazioak, autoestima... Gure etorkizunerako lanbiderako erabilgarriak daitezken informazioa lortu genuen.

Blog-a ere erabilgarria izan da lehen aipatutako arraziarengatik, hezkuntzaren inguruan informazioa, bitxikeriak, metodoak, hobetu beharreko arloak ezagutzeko baliabidea izan da.

Bukatzeko azken lana aipatu nahiko nuke, gure lanbidean tutoretzak eginbeharreko bat da eta lan hau lagundu digu arlo hau pizka bat gehiago ulertzen. Nahiz eta tutoretza egiteko taldeak era arraro batean zeuden antolatuak esperietntzia dibertigarri eta onuragarri bat izan da.

Eskaut Heziketa

Orain dela bost urte inguru eta nire arreba txikiari esker ezagutu nuen nire bizitza aldatuko zuen bizitzeko beste modu bat. Nire arreba ikastetxeko eskaut taldean zegoen eta igande batean nire gurasoekin joan nintzen bere bila eta nire bizitza aldatuko zuen erabaki bat hartu nuen. Hain esperientzia on honi esker eskaut taldera sartzea erabaki nuen eta hainbeste urte taldean eman eta gero eman didan guztia bultatzeko ordua heldu zaidala uste dut. Gai honi buruz sarrera bat egitea buruan neukan denbora luzez baina asteburu osoa Amurrion hezitzen egon eta gero, denbora heldu dela uste dut.

Taldean urte batzuk ume bezala eman eta gero, urte honetan taldea uztea edo begirale bezala jarraitzea aukeratzeko ordua heldu egin zait eta jarraitzea aukeratu dut. Jarraitzeko eta umeak behar den bezala hezitzeko lehenik eta behin nire heziketatik hasi behar naiz eta horretarako hainbat kurtso egiten ari naiz baina benetan jarraitzeko arrazoia eskaut mugimendua proposatzen duen bizitzeko modua da. Mugimendu hau hezkuntza berezi bat proposatzen du bizitza osorako eta zure bizitzaren protagonista izanda, balore berezi batzuetan eta ezaugarri berezi batzuekin.

Mugimendu hezitzaile hau hiru oinarri nagusietan oinarritzen da: Pertsona, Herri eta Fedea. Pertsona aukeran norbera bere burua hobeto ezagutzen eta bere bizitza planifikatzen du, norbera nahi duenari garrantzi gehiago ematen. Herri aukerari dagokionez pertsona autokritikoak, gizartearekin kritikoak eta kezkatuak hezitzen dira eta Fede aukerari dagokionez, espiritualtasuna lantzen da, aukera ezberdinak ezagutzen eta hauekin kritiko izanez, norberak nahi duena aukeratu. Taldearen arabera, Fede aukera modu batzuetan lantzen da eta beste batzuetan beste modu batzuekin. Adibidez, katolikoak Nazareteko Jesusen baloreak erabiltzen dituzte baina mundu beste leku batean, musulman herrialde batean, ez dute Jesus oinarritzat hartuko.

Bestalde, metodo, metodologia eta sinbologia berezia erabiltzen duen mugimendua da. Metodoa "zer" galderari erantzuten dio eta aisialdiko beste mugimendutaz nabarmentzen dituen ezaugarriak dira. Honetan bost oinarri nagusi daude: naturan bizitzea, talde txikietan eta handietan banatzea, programa progresiboak eta eragarkarriak, eskaut legea eta promesa eta ekintzen bitartez hezitzea/ikastea. Berriz, metodologia "nola" galderari eratzuten dio eta metodoa ulergarriagoa eta erakargarriagoa egiten du. Metodologia ez da berdina esaten talde guztietan baina bai oso oso antzeko baina talde bakoitzak bere ñabardurak jartzen dizkio. Oinarrizkoa da, txikienekin liburu bat erabiltzea guztia egiteko horrela hobeto ulertuko dutelako eta "ikusgarriagoa" dutelako.

Betiere, helduak izaten dira ume hauek zuzentzen dituztenak beraiek guztia igartzeko eta egoera zailetan laguntzeko baina beti beraiei. Eskaut taldeetan 6-7 urteetatik 18 urteetaraino egoten dira elkarbizitzen eta hori benetan oso lagungarria da bai umeentzat baita begiraleentzat ere, txikienak nagusienetaz ikasten eta nagusienak txikienetaz ikasten. Agian eskaut hitza entzutean burura etortzen zaigun lehen gauza lepoan daramaten "pañoleta" da, baina hori bakarrik sinbologia baten parte dira. Sinbologia hau oso garrantziatsua da, mugimendua bereizten duelako eta garapena modu sinple eta erraz batean neurtzen duelako

Beraz, arrazoi guzti hauengatik eta benetan heziketa baliotsua delako usten dudalako aurrera egitea erabaki dut, gainera pertsona bezala ere handitzeko balioko zaidalako. Gainera, umeekin lan egingo dudanez, aukera oso egokia iruditu zait benetan irakatsi nahi dudana martxan jartzeko eta eskema moduko bat izateko buruan lan egiten hasi baino lehen ahal dudan guztia argi izateko.

Telebista informazio iturri

Gaur egun telebista etxe guztietan aurki dezakegun tresna da, umeen garapenean parte hartzen duen tresna hain zuzen ere. Betidanik telebista umeek duen eragina ostopo edo onbide den zalantza egon da. Baina ze nolako eragina du umearen sozializazio prozesuan? Eragin hau txarra izatetik umeen onerako izan daiteke?
Hasteko aipagarria da tresna honek balio handia duela hezkuntzarentzat, informazio iturri handia delako..  Baina egunero ikusten dugun moduan gailu honek ez du errealitatea den moduan isladatzen, irudi manipulatuak eskaintzen digu. Ikusten dugun mezu guztietan subjetibitate bat dago, idei batzuk bultzatzen dituztenak. Heldu gehienek subjetibitate hau sumatzen dute baina umeek ez dute telebistaren errealitatea eta benetazko errealitatea desberdintzen.
Umearen sozializazio prozesuan, ere eragin handia du telebistak, umeen hezkuntzan errepikapena jarrerak ikasteko bidea delako. Umeak beraren inguruan(Familia, berdinen taldea,..) ikusten duena errepikatzen du eta telebista inguru horren barruan dago. Umeak bertan ikusten dituzten irudiak bereganatzen dituzte eta hau lehen aipatutako sozializazio prozezua baldintzatzen du.
          Telebistaren eragina prozesu honetan ondorio larraik ekar ditzake , umeek askotan ez dute errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak desberdintzen. Gai honekin kotu handia izan behar da, hau jarrera ezegokiak eta arriskutsuak sortu dezakeelako.
         Arazo honi aurre egiteko bai hezkuntza sistemak bai familiak elkarlanean jardun beharko lukete. Umeen ikuspegi kritikoa garatzea izango da elkarlanaren honen helburu, telebistan agertzen den informazioa guztiz ulertzeko. Garapen hau irakasten ez bada ume pasiboak sortuko dira, ez direnak gai telebistan erakusten dena eta errealitatearen arteko ezberdintasunak ikusten. Ume pasiboak, ume aktiboak bihurtu behar dira, telebista ikusterakoan jarrera kritiko bat izango dutenak jasotako informazioaren aurrean.

        Era honetan umeak guztiz aprobetzatuko lukete telebista ematen den informazio guztia, eta hau umeen hezkuntza osatuko luke. Eskolan ikasitako ezagutza guztia telebistan ikusten dutenarekin osatu ahalko lukete, horrela beraien adimen sortzailea eta kritikoa aberastatuko dira.

Errespetua galtzen!!!!!!!

Gaur egungo egoera aldatzen ari da, gero eta normalagoa da gure klaseetan irakaslei errespetua faltatzea, ikasleen partetik. Autoritatearen irudiak murrizten ari dira eta irakasleak aintzinean zuen autoritatea galdu egin du. Baina zergatik gertatu da hau? Ez dugu ondo interpretatu berdintasuna?

Antzematen da puntu batetik bestera igaro garela. Frankismoaren hezkuntzan irakasleak oso zorrotz jokatzen zuten, hau da, autoritate militar moduan ibiltzen ziren. Han bizitako esperientzia beldurra sortu zuen gure gizartean eta hori ez du onik egin inori. Irakasleak autoritate eskasa du gaur egungo gizartean eta horregatik ikasleek errespetu gutxiz tratatzen dituzte haien irakasleak.

Irakasle askok euren ikasleen bezala jokatu nahi dute. Irakaslea lagun modu baten bezala ikusten dute gure gazteek. Horrek eragiten du ikasleak konfiantza maila oso altua izatea irakasleekin, ondorioz ikasle askok zirika edo jo egiten dituzte euren irakasleek. Hemen antzematen da lehen aipatutako aldaketa bortitza, irakasle autoritariotik, irakasle lagunarenganaino.

Uste dugu errespetua galtzearen ondorioa berdintasuna ondo ez ulertzearen abiapuntutik datorrela. Gure ustez denak maila berdinan gaudela esatea ekarri digu arazo hau. Bai, guztiak gara berdinak baina irakaslearen zeregina bere ikasleak ikastea da eta horretarako autoritate bat izan behar da. Autoritatea ez da izan behar modu txarrean, ikasleak diziplina militar baten moduan irakastea baizik eta irakaslearen irudia errespetuarekin ikustea.

Errespetua klaseetan gehiago ikusi beharko litzatekeen ezaugarria da, irakasleak bere errespetua irabazten jakin beharko luke, umeak errespetatzen jakin beharko lukeen moduan. Errespetu hau ez da lortzen umeen "colega" izaten, irakalsearen irudiak autoritatea izan behar du. Bien arteko errespetua izango da klaseko oreka mantentzea ahalbidetuko duena.

Amaitzeko aipatzekoa da errespetua ez dela eskatzen, irabazten baizik, honekin esan nahi duguna norbera bere errespetua irabazi behar duela bere jarduerekin, bai irakaskuntzan, bai bizitzaren beste arlo guztietan.




Hezuntza sistemaren zurruntasuna





Magisteritza ikastera abiatu nintzenean nire inguruko jendeak ideia ona ez zela baino ez zidan esaten. Erabaki hau hartzeak "Gehiagorako balio duzu" edo "Azkar frustratuko zara" bezalak esaldiak behin eta berriro entzuteak dakar. Irakaskuntzarekin erlazionatutako ezagunekin hitz egitean ezkortasuna baino ez dut topatu, ogibide honen inguruko dramak eta penuriak. Alde batetik Kultura mediterraneoak dakarren kexatzeko ohitura edo irakasle eskoletatik eskolen egoerara dagoen tarte itzela izango da. Bestetik hezkuntza sistema honek irakasteko moldeak apurtzeko eta alternatibak sortzeko zurruntasuna dugu: Espedienteak, irakasle frustratuak, hezkuntza komunitatearen batasun gutxi. Zurruntasun honi alternatiba bilatzerakoan irakasleen arteko komunikazioa, eskola komunitatearen solidaritatea eta batasuna dugu, baina botere politikoak hezkuntza merkatu kapitalisten legeetara saltzen duen bitartean ezingo da ezer egin.

Etxeko Irakaskuntza



Gaur egungo hezkuntza aldatzen ari da, guraso askok eskolek ezertzen dituzten hezkuntzan fidegarritasuna galtzen ari dira. Horren ondorioz home scholling edo etxeko irakaskuntza sortu da. Etxeko irakaskuntzan gurasoek bere seme-alabei nahi dieten hezkuntz mota emateko sortu den metodo bat da. Gizarteak honen aurkako postura agertu du, ez duelako ulertzen zelako heziketa lortu daitekeen etxeko irakaskuntzaren bitartez. Hainbat galdera sortzen dira sortzen dira gai honi buruz, adibidez:legala da etxeko irakaskuntza?

Legala da. Herri desberdinak lege ezberdinak dituzte baina legala dela onartzen da. AEB erreferentzi hartuta, han oso aurreratuta dagoelako home scholling-a, esan dezakegu AEB herria bakoitzak lege desberdinak izan arren etxeko irakaskuntzaren aldeko jarrera dagoela. Europan legala izan arren ez dago jarrera oso baikorra hezkuntz mota honen alde.

Euskal Herrian batez ere Ipar Euskal Herrian hezkuntz honen aldeko  jarrera bakoirra sortu da instituzioen aldetik. Frantziako legeak aipatzen duen bezala 131-2 artikuluan; Derrigorrezko irakaskuntza modu hauetan eman daiteke: ikastetxe publiko edo pribatuetan, familian gurasoek edo gurasoetako batek, edo eurak aukeratutako edozein pertsonak. Baina baldintza batzuk ezertzen dira;131-1 artikuluan definitutako derrigorrezko eskolaldiaren garaian dauden haurren arduradunek haurra eskola publiko edo pribatu batean matrikulatu behar dute. Edo bestela, udalari, Akademia Ikuskaritzari eta Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuetako Departamentuko zuzendariari jakinarazi behar zaio familian irakatsiko diotela. Eta hori ez bada betetzen, 131-18 artikuluan: Gurasoek, tutoreek edo arduradunek ez baldin badiote udalari jakinarazten etxean edo kontzertatu gabeko zentro batean irakatsiko diotela, isuna jarriko zaie.

Etxeko irakaskuntzaren aldeko ez dauden pertsonak sozializazioaren arazoa aipatzen dituzte. Baina egia ahal da hori? Nire ustez ezetz esango nukeen. Ume hauek modu ezberdin batean sozializatu daitezke beste umeekin. Adibidez, gurasoak parkera eraman ahal dituzte beste home schooling erabiltzen duten umeekin jolas ditzaten.

Ondorio bezala esan dezakegu etxeko irakaskuntza zabaltzen ari dela hezkuntz alternatibo bezala. Gurasoek bere seme-alaben hezkuntza kntrolatu nahi dute ez dutelako uste agintari politikoak ezartzen duten hezkuntza eskoletan ona dela bere umeentzako. Etorkizuneko hezkuntza izan daitekeen hezkuntz alternatiboaren aurrean gaude.

Politika kontuak klasean



Beti esan da Espainia kultura demokratiko urriko estautua dela, ia 40 urteko diktadura baten ondoren 38 urte pasa dira eta oraindik politikari buruz hitz egiteko tabua dago, antzina Falangek onartutako irakasleen eredutik ixiltasuneko eredura pasa gara, non irakaslea ez du politikaren inguruan ezer jakin nahi ezta azaldu ere.

Zer da kultura demokratikoa? Demokrazia bermatzeko dauden baloreak, instituzioak eta jarduerak sustatzea da; ikasleei hauteskundeen funtzionamendua ondo azaltzea, haien eskubideak ondo ezagutzea eta haiek defendatzeko organoak erabiltzen jakitea: Giza Eskubideak, Sindikatuak, Klaseko ordezkaritza eta Eskola Kontseilua adibidez. Guzti hau eskola programetan agertzen da baina praktikan ez da hori ondo ikusten: Giza eskubideak ez dira erreibindikatzen, ikasleak ez dute sindikatuetan lan egiten, klaseko ordezkariak zozketaz aukeratzen dira maiz baita Eskola Kontseiluetan garrantzi gutxiko partehartzea egotea. Hau bultzatzeko ariketak klasean egitea proposatzen dugu baita elkarrizketaren bidez arauak ezartzeko eta arazoak konpontzeko etekina ikusarazi.

Klasean denok ikasi genuen zer den parlamentua, botere legegilea eta betearazlea zer den, gutxi gora behera behitzat. Baina derrigorrezko hezkuntza bete duten zenbat ikaslek azaldu zezaketen nola antolatzen diren parlamentu aulkiak, D'Hont sistema zertan datzan edo abstentzioaren, bozka txuriaren, bozka nuloaren eta baliodun bozkaren arteko aldea eta ondorioak. Non egin du huts sistemak? Programan jarrita badago eta irakasten bada agian irakasteko era izango da, edo hautesle izango direnak sistema ondo ulertzeko interes gutxi agian, Konspiranoikoegia?

Gainera ikusi izan dira demokraziaren eta egiazkotasun historikoaren kontra doazten eskola programak: Espainiako zilegizko aldia ez dela aitzakia hartuz I. eta II. Errepublikak azaltzen ez dituzten eskolak, Quijornako ikastetxe publiko batean antolatutako azoka militarra, non bandera eta ikur naziak eta falangistak saltzen ziren baita Frankoren garaian eraikitako eskola publiko askotan agertzen diren ikur faxistak.

Argi dago hainbat jarrera aldatu egin behar direla eta oraindik bide luzea ibiltzeko dugula estatu demokratiko batean bizitzeko beharrezkoak diren ezagutza eta jarrerak ondo irakasteko. Hori hobetzeko ezinbestekoa dugu irakasleok kultura demokratikoa sustatzeko dugun gaitasuna ezagutzea eta dugun erantzunkizuna onartzea.

Errefortzu eta zigorren inguruan: Konduktismotik gaur egunera.

Klasean ikasteko egoera aproposena lortzea ez da samurra; ikasgela batean elkareragiten diren faktore eta pertsona askoren arteko oreka baketsua lortzea irakasle askoren desira izango litzateke. Egoera latz asko bizi dira eskolan, irtenbide asko eman zaie, frankismoko eskolako jendaurreko zigor fisikoetatik, zigor posmodernoetara. Hala ere ikasgela askotako giroa txarra izaten da, etengabeko begirune faltei amaiera eman izan gabe. Horrelakoetan irakasle askok geure buruari irtenbide magikoa non dagoen galdetzen diogu. Argi izan behar da klaseko bizikidetzan arazoak beti egongo direla, handiagoak edo txikiagoak, baina ez da inoiz egoera perfekturik izan. Hau kontuan hartuta “diziplina” eta zigor kontzeptuak analisatuko ditugu.

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren esanetan: “Zigor”:
iz. 1. Makila luze eta mehea. 2. Jotzeko erabiltzen den makila edo bestelako tresna malgua. 3. Hutsegite edo delituren baten ordainetan, horretarako esku duenak ezarritako betebeharra. 4. PSIKOL. Laboratorioan egiten diren ikaskuntzari loturiko saioetan, erantzun jakin bati jarraitzen zaion estimulu mingarri edo ezatsegina, antzeko egoeretan aipatuerantzuna berriz ematea galarazteko. [...]

Definizio honetatik abiatuta zigorraren bi definizioen arteko erlazioa analizatu behar da. Zigorra hutsegite baten ordainetan bete behar den betebeharra izan daiteke, baita makila luze eta mehea edo estimulu mingarri edo desatsegina. Hiru adiera hauetatik “zigor” hitzaren irudi negatiboa ondorioztatu genezake. Opari hitzaren esanahia ikusiko bagenu zigorretik oso urrun egongo zen definizioarekin topatuko ginateke, nahiz eta opariak eta zigorrak errealitate berdin baten bi muturrak izan.
Haurrak heztean ezartzen zaizkien helburuei nola aurre egiten dituzten arabera emaitza onak edo txarrak izan dituztela ondorioztatzen da. Psikologo konduktisten tesien ondorioz umeak estimuluen bitartez erantzuten dute, pentsamolde horren ondorioz kanpotik ematen zaizkien estimuluen bidez aurretik ezarritako ibilbide baten barnetik zuzentzen saiatzen diren irakasle eta guraso ugari dira, are gehiago, oparien eta zigorren bitartez hezteko korrontea zabalduenetarikoa dela esan genezake.

Metodo honetan zerbait ondo ez doala ondorioztatzea ez da zaila: Metodo honi jarraituz emandako klase gehienetan umeak dituzten beharrei erantzun aproposa emateko ezintasuna ageri da. Irakasleak klaseko xedeak betetzeko ezintasuna errefortzuen erabilerari atxikitzea akats bat izango zen, faktore anitz porrotean esku hartzen dute eta ezin da ikuspuntu "multipolar"hau ahaztu. Hildo honetatik jarraituz hezkuntza sistemaren egitura osoaren porrota aletu genezake baina ez da gaurko mintzagaia.

Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz, zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen: Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak, trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta betebeharrengatik.

Metodo konduktista puruaren erabilera kritikatzea pedagogiarentzako ona da baina muturreko pentsamoldeek askotan egiten dutena egoera batetik kontrakora pasatzea da, horregatik haurren estimulazioa kritikatzen ez dela azpimarratu behar da, ekintzarekin erlazionatu gabeko opari eta zigor negatiboak kritikatzen da. Errefortzu negatiboak eta zigor negatiboak badira haien bertsio positiboa ere egongo dela ondorioztatu behar da. Hauetan dago gakoa, jarrera positibo edo negatiboarekin erlazionatuta dagoen ekintza (harekin hitz egitea, zorionak ematea, patiora ateratzeko treneko makinista izatea etab.), egindakoaren onura edo kalteen gogoeta dakarrena, haurrak haien ekintzekin lotura sortzea ekarriko duena. Gogoeta hauetatik haurra haren etorkizunaren jabe izatea dakarren pentsamoldea garatzen da, bakoitza bere ekintzen ondorio positibo eta negatiboak ezagutzea eta onartzea.


Txiste konduktista, gainera ingelesez
"Mmmm, Pavlov... Pavlov... Pavlov... izen hori aditzera ematen dit / kanpaina bat jotzen du"

Etengabeko formakuntza: Klaseko gatazkak era positiboan konpontzea.




Etengabeko Formakuntzaren inguruko lanerako gure taldeak aukeratu duen gaia hau da:

Klasean ordena eta diziplina nola mantendu, era positibo batean irakaslearekiko eta beste ikaskideekiko errespetua lantzeko eta ahal den neurrian zigorrik gabe klasean giro ona lortzea.

Irakasleak izango garela abiapuntua hartuta eta klaseetako errealitatea askotan gatazkatsua delako errespetu faltei aurre egiteko metodologiak aztertu nahi ditugulako.

Gure heziketan hainbat trataera ezberdin ikusi ditugu, emaitza hobeak eta txarragoak izan zituztenak baina ikasleen ikuspuntutik batzuk etikoki zalantzagarriak. Nola hezi etikoki? Klasean sortzen diren arazoak guztion artean nola aurre egin?


Elkarrizketak batu




Taldean jartzerakoan eta guztion elkarrizketak komentatzerakoan ohartu ginen bakoitzak eginiko elkarrizketa irakasle desberdinei izan arren irakasle horiek bat zetozela idei batekin. Idei hau ,irakasleen, ikasleen eta gurasoen errespetu eta konpromezu faltarekin lotuta zegoen. Irakasle bakoitzak nabarmendu zuen elkarrizketan, irakasleak eta ikasleak berandu heltzen zirela klaseetara. Irakasle askok euren faltak, gaixorik zeudelako, ez zutenez ordaindu behar falta asko egiten zuten baina orain ordaindu behar denez ez dute falta horiek egiten. Gurasoek ez dute eskola baloratzen eta horren ondorioz ez dute harreman onak sortzen irakasleekin eta horrek ekartzen du geroko iskanbilak irakasle, ikasle eta guraso artean. Elkarrizketako irakasleak komentatu ziguten bezala orain dela 30 urte baino txarrago gaude, ikasleek irakasleen autoritatea onartzen ez dutelako. Irakaslei kontrolpean izatea oso zaila egiten zaie baliabide falta daudelako. Laburbilduz esan genezake hezkuntzarekiko mirespen falta dagoela.

Aipatzekoa da baita irakasleak guri hemandako gomendioak, ia berberak izan zirenak guztiontzat. Esan ziguten irakasle ona izateko hainbat ezaugarri bete behar direla, haien artean pazientzia izatea. Baina benetan irakasle guztiak esan ziguten ezaugarririk garrantzitsuena bokazioa izatea izan zen. Guztiak adierazi zuten motibazio konstantea izan behar dugula, bestela ez dugu gure lanaz disfrutatuko eta hori umeak nabaritzen zutela. Irakaslea irakazten disfutatzen badu beti aurkituko du beste bide bat ikasleak ikasten disfrutazteko. Baita enpatia landu behar dugula aipatu zuten (ikasle garaiak ondo gogoratzea, ikaslearen lekuan jartzea etab.) hau umeak ikastea errazten duelako.

Irakasle Ona. 4 elkarrizketatik eratorritako ideien Kontzeptu mapa.


Aurreko astean egindako elkarrezketetan lortutako ideiak amankomunean jarri ondoren kontzeptu mapa hau eraiki dugu. Honetan oso argi ikusten dira hezkuntzan dauden arazoak eta horiei aurre egiteko proposatzen ditugun irtenbideak.

Eli eta biok hizketan

   
Beste egunean Elirekin egon nintzen hizketan ikasi nuen ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasgela batean eta oso gustora egon ginen ia ordu erdiz hezkuntzataz hitz egiten. Niretzat oso espierientzia baliotsua eta atsegina izan zen baina ziur naiz berarentzat ere bai biok oso gustora egon ginelako denetarik hizketan bera esperientziaren ikuspuntutik eta ni irakasle izateko gogo biziz dagoen gazte baten ikuspuntutik.

Hitz egiten egon ginen denbora guzti horretan umeen jarrera eta hezkuntzan egoten ari den aldaketa izan ziren gairik nagusienak. Gaur egun umeek  denetarik daukate eta teknologiarekin batera hazten dira beraz, teknologia ematen gaituen aukera hori asko erabili beharko genuke gaur egungoko ikasgeletan. Bestalde, klase magistralen desagerpenen arloa ere jorratu genuen eta bat etorri ginen taldeko lanen eta batez ere esperientziaren garrantzia izugarria delatan. 

   Azkenean denbora agortu zitzaigun baina oso pozik eta gogoaserik gelditu nintzen. Ziur naiz hau elkarrizketa askoren hasiera bakarrik izan dela eta gehiago izango ditugula ikastetxeko scout taldeari esker harremanetan gaudelako 

   Mila esker eta agur bero bat Eli!!

Irakaslearen elkarrizketa



Pasaden ostiralean lehen mailako 3. eta 4. kurtsoko nire tutoreari egin nion elkarrizketa. Berak klaseak amaitu ondoren ikastetxetik hurbil dagoen taberna batera joan ginen.

Hasieran ez zen oso egoera erosoa izan, berarekin neukan  erlazioa ez zelako taberna batera zerbait hartzera joateko modukoa, baina denbora pasa ahala deserosotasun hori aldentzen joan zen.

Elkarrizketaren galderak egin baino lehen, klaseko oroitzapenaz hitz egin genuen, egindako bihurrikeriaz, akatz farregarriaz, izandako bizipenaz eta abar. Horrela konfidantza gehaigo hartu genuen biok eta elkarrizketa errazagoa izan zen.


Bukatzerakoan aipatu zidan lan oso polita dela eta benetan gustoko baduzu, ez duzula lan baten modura hartzen. Baita esan zuen unibertsitatean arlo teorikoa praktikoa baino gehiago lantzen dela, horregatik gomendatu zidan umeekin ahalik eta denbora gehien pasatzea, adibidez udalekuetan monitor gisa joatea.

Mari Santos-i Elkarrizketa


Mari Santos (Institutuko aldizkaritik berreskuratua)


Ostiralean nire pintura eta marrazketa artistikoa irakaslea izan zenari, Mari Santos, elkarrizketa egin nion. Klasera sartu aurretik kafe bat hartu genuen kanpus ondoan dagoen Book-ean. Oso ondo atera zen, irakasleen egoeraz eta irakasteaz askotan hitzegin genuen bere klasean nengoenean. Irakaskuntzaren gorabeheretaz, nola irakatsi, lanbideak dituen arazoetaz eta gure bizitzetaz aritu ginen.

Klaserako irakasle bati elkarrizketa bat egin behar genuela entzun nuenean Mari Santos egokiena irudi zitzaidan, mingainean herdoilik ez daukalako, urte asko daramatzalako irakasten (jubilatzear dago) eta oso enpatikoa delako.


Elkarrizketa



Ostiral goizean eginiko elkarrizketaren komentarioa egingo dut. Felix du izena nire irakasle oiha. Gorputz hezkuntzako irakaslea da eta nire etorkizuna lanbide horretara bideratuta dagoenez berari aukeratu nion elkarrizketa egiteko.

Instituto aurreko tarberna batean geratu ginen. Elkarrizketa baino lehen aintzineko kontuetaz hitz egin genuen. Momentu farregarriak komentatu genituen eta barre batzuk bota genuen. Elkarrizketa egin ondoren beste perspektiba batetik aditu nuen hezkuntza. Asko ikasi dut.

Kontzeptu Mapa

Robert Rosenthalekin eztabaidatzen

      Pasaden astean klasean geundela, Pigmaleon efektuari buruz hitz egiten eta irakurtzen egon ginen eta beste taldekide batekin oso eztabaida luzea eta sakona. Robert Rosenthal umeekin egindako ikerketa irakurri eta aztertu genuen eta iritzi oso desberdinak geneuzkala ikusi genuen.

      Ikerketa hau Pigmaleon efektua ikasgeletan frogatu nahi zuen eta horretarako ikasleei adimen froga bat egin zien. Gero, ikasleak nolanahi bi taldeetan banatu zituen haien adimena kontuan hartu barik baina ume hauen irakasleei talde batekoak oso azkarrak zirela eta beste taldearenak ez hainbeste esan zien. Urte bukaeran adimen froga errepikatu zien eta horri esker konturatu zen "azkarrenak" asko aurreratu zirela beste taldekoak baino. Hori guztia irakasleen jarreri esker izan zela baieztatu zuen eta hauek izandako hainbeste keinu edo jarrerai esker, lan giro aproposagoa sortu zen umeak aurrera egin ahal izateko. Bestalde ume "txarrekin" lan giroa deserosoagoa zenez, ez zuten hainbeste aurreratu.

      Nire ustez, ume batzuk oso kaltetuak ateratzen dira esperimentu hontaz eta betirako egongo dira kaltetuak, ikerketaren emaitzak atzerakorik ez dutelako. Nire taldekidearekin eztabaidan egon nintzen bere ustez hori ez zen kontuan hartzekoa zeren eta haiei esker ideia batzuk ezarri ziren ondorengo umeei lagunduko zituztenak. Eztabaida oso luzea izan zen eta azkenean konturatu ginen gauzak ez zirela hainbesterako. Ume hoiekin egindakoa oso aurrerapauso garrantzitsua izan zen baina kaltetuak atera zirenaren kontua nahiko garrantzitsua izan zen ere baina ez hainbesterako.

      Gure ustez oso ikerketa ona izan zen baina zihur aski emaitza berdinak lortzeko beste bide batzuk badaude ere baina hori da arazoa, hainbeste denbora eztabaidatzen egon eta gero ez zitzaigun ezer bururatu ikerketa hau beste era batean egiteko baina lasai gaude. Ziur naiz hau ez dela hemen geratu eta behin eta berriro egin garela hontaz hitz egiten eta ez dakit, agin egunen baten ikerketa berdina egiteko beste modu bat aurkitzen dugu.

Kreatibitatea garatu beharra



Gizaki guztiok kreatibitatearen gaitasunarekin jaiotzen gara, baina urteak pasa ahala gaitasun hau gero eta gutxiago erabiltzen dugu. Hainbat ikerketa frogatu dute bost urteko ume guztietatik %98 genio kontsideratu daitezkela, pentsamendu dibergentea, kuriositatea eta kreatibitatea erabiltzen dutelako. Baina 15 urteren ostean %98 ume horietatik bakarrik %10 jarraiuko dute gaitasun hauek garatzen besteak bidetik galduko dute ahalmen hauen erabilera.

Hau ezagutzerakoan agerian geratzen da nolabaiteko arazo bat dagoela gaur egungo hezkuntza ereduan. Albert Einsteinek horrela azaldu zuen "El espíritu del descubrimiento y del pensamiento creativo se pierden en el aprendizaje rutinario de la escuela." 

Hezkuntza eredua aldatu beharra dago eta horretarako irakasleak beste motatako heziketa bat gauzatu beharko lukete. Heziketa honetan ikasle bakoitzak bere ideiak beldurrik gabe azaldu beharko lukete, idei guztiak baliagarriak izan daitezkelako, eta baliagarriak ez badira beraiek konturatuko dira, horrela akatsetatik ikasiko  dute. Klasean bere ikaskideen bestelako ideiekin topo egingo dira eta hauek entzuten eta beren ideiak konpartitzen ikasi beharko lukete.

Inoiz ezin da ume baten kreatibitaeta ostopatu behar, beraiek sortutako ideiak garatzen utzi behar diegu, hau garapen osoa lortzeko bide bakarra delako.

Pigmaleon efektutik irtetzen

     
  Pigmalion efektuari irtenbideak bilatzeko nire ustez egin behar den lehenengo gauza kasua aztertzea eta efektua hau ondo ezagutzea da, irtenbiderik orekatuena bilatzeko. Kontuan hartu behar da umeentzat oso irudi garrantzitsua garela eta hori oso ona izan daiteke baina oso txarra ere gaizki egiten badugu.
     
        Klase guztietan daude gauzak azkar eta erraz egiten dituzten haurrak baina badaude ere gehien kostatzen zaienei. Hori orekatzea oso zaila da baina orekatzeko beharra dago bakoitzari bere barneko hoberena ateratzeko eta horretarako haur guztiei motibatu behar zaie ahalik eta hoberena emateko. Ildo beretik, aurreiritzien kontuaz asko kezkatu behar gara. Guztioi sortzen zaigu aurreiritziren bat gure bizitzan zehar eta umeekin gaudenean baliteke konturatu gabe hauen "tranpan" erori. Nire ustez aurrreiritziak gure buruan sortzen diren guztiz oker dauden pertsonei buruzko iritziak dira eta hauek kontrolatzen ikasi behar dugu. Ezezagunak diren pertsoneei ezin zaie epaitu gure iritzien araberaz eta gutxiago umeei beraz kontu handia eduki behar dugu eta batez ere hasieran gure hitzak neurtu esan nahi duguna esaten eta interpretazioei lekua utzi gabe.

        Bestalde, Robert Rosenthalen klasean irakurritako artikuluan nire ustez oso garrantzitsua den arazo bat dago. Ikerketa egiterako orduan ume batzuk gutxietsi egiten dira eta merezi ez duten ikasketa batzuk jasotzen dute, normaltzat jotzen dituzten umeak hain zuzen ere. Agian esperimentua egiteko inori bururatu ez zaigun metodo berri bat bilatu behar da edo agian onartu behar dugu ume hauen porrota beste askoren salbamena izan dela baina ez dut uste ume hauek halakorik merezi zutenik.

Pigmaleon efektua, nola jarri gure alde.

 

   Pigmalion efektua ez da txarra, hor dago, jendeak guregan itxaropenak ditu. Ezinezkoa da hau gelditzea, gure garunak aurreiritziak sortzen ditu nahitaez, kutxa ezberdinetan sailkatzen dugu errealitatea hau hobeto ulertzeko. Irakasle bat klasean sartzen denean ikusten dituen ikasleak berehala sailkatzen ditu, aurreiritzi batzuk sortu baita itxaropen batzuk:

   "Lehengo lerroan esertzen den betaurrekodun horrek galdra asko egiten ditu, atzean hitzegiten diren bikotea berritsuegia da, lehenengoak oso ondo arituko da nire klasean, atzko beste horiek, aldiz, arazoak izango dituzte eta azken errekuperaketa arte egongo gara elkarrekin."

   Efektua frogatuta dago, begibistakoa da pertsona batez esaten dizutena edo pertsona horren aurreiritziak zure itxaropenak zehaztuko dituela, baita pertsona horrekin izango dugun harremana. Ikasten gabiltzanean gure ondoan guregan itxaropena duen norbait badago, gure lanean ondo arituko garela, jartzen dizkiguten helmugetara helduko garela sinisten duen norbait; izan ere gure garuna azkarrago dabil, jomuga bat dugu: Itxaropen horiek betetzea.

   Hezkuntza sistema modernoan oso zaila dugu ikasle bakoitza analisatzea, bere gaitasunak eta beharrak ezagutzea horrela pertsona horri helburu egokiak jartzea, ez gehiegi (ez direlako helduko eta frustratu egingo direlako) eta ez gutxiegi (ahal duten guztia ez dutelako emango, eroso sentituko direlako eta ikasteko nahia itzaliko zaielako). ¿Baina, nola egin hori 40 ikasleko talde batean? 

   Hainbat irakasle izan ditut aldi berean maila minimora heltzen ez ziren ikasleei haien mailarako zen eta aldi berean maila altua zuten ikasleentzat prestatuta zegoen lan berdina prestatzen zuten; maila ezberdinentzat lan berdina, baina pertsona bakoitzari eskakizun maila ezberdina.

 Pigmaleon efektua gure alde jarri behar dugu, motibazioarekin, lanean ibiltzeko ingurugiro aproposa sortuz eta ikasleak haien lanarekin harreman afektiboa eraikiz:  Alde batetik lanean oinarritutako pedagogian (banaka eta taldean)  bakoitzak ahal duen guztia ematera bultzatzen bada, , bestetik eguneroko ikuskapena eta horren feedback-a.

Azkenik ikasleari lana egiteko espazioa eta kreatibitate eremu zabala utziz gero  motibagarria den metodoa lortuko dugu, non banakako eta taldeko erantzunkizuna lantzen da, bakoitzak bere lanaz harro sentitzen da eta irakaslearen feedback-ari ezker aurrera jarraitzeko behar duen energia lortuko du.


Pigmaleon efektua

-Nola ekiditu aurreiritzien eragina talde masifikatuetan non ikasleak gertuz ezagutzea oso zaila da.

-Esperimentuaren arazo etikoak. Ume hauek urte batez mespretxatuak izan dira eta hezkuntza txarrago batera behartzearen etika.

 Argi dago aurreiritziak ez izatea zaila dela, berez ateratzen zaigulako, baina hauek ekiditzen saiatu behar ditugu. Klaseetan arazo hauek sortzen dira eta hau agerian geratzen da talde handietan, non irakalsea ezin ditu klaseko ume guztiak ezagutu. Aurreiritziak egiterakoan irakaslea berak estimulo positiboagoak bidaltzen dizkio beraren ustez ikasle argienei eta berriz bera pentsatzen duen ikasle txarrei bestelako trataera ematen die konturatu barik.

 Horregatik klase handietako irakasleek bi irtenbide izan ditzakete nire ustez, alde batetik klasea talde txikietan banatzea, umeak ezagutzea errazten duen irtenbidea izan ahal dena eta gainera bestealako ezagutzak garatu ahal izango dute, hala nola lankidetza.
 Bestetik klase interaktiboagoak egitea izango litzateke, horrela ikasleen partaidetzarekin era dinamikoago batean ikasiko dute eta irakasleak beraien iritzia eta izaera ezagutu ahal izango duen.

 Irtenbide hauek aplikatu baino lehen irakasle guztiak ezagutu beharko lukete Pigmaleon efektua, horrela konturatuko lirateke nolako eragina duten aurreiritziak umeen hezkuntzan.

 Aipatzekoa da baita Pigmaleon efektuaren frograpenak sortzen dituen arazo etikoak. Frogapen hau egiterakoan ume talde bat bere hezkuntzaren urte bat galdu egin zuen, irakaslea beraiengan konfidantza gutzi izatea motibazio falta sortu zuelako.

 Pertsona asko esango dute guztien onerako izan zela frogapen hau, baina beste era batean egin ahal izan zen? Nire ustez bai, ume txiki batzuen beharrezko hezkuntza ostopatu ordez, bestelako era batean egin behar izan zuten, adibidez futbol talde batean edo dantza klaseetan. Hauek ez dutelako ostopatzen ume baten oinarrizko hezkuntza.