IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Elkarrizketak batu




Taldean jartzerakoan eta guztion elkarrizketak komentatzerakoan ohartu ginen bakoitzak eginiko elkarrizketa irakasle desberdinei izan arren irakasle horiek bat zetozela idei batekin. Idei hau ,irakasleen, ikasleen eta gurasoen errespetu eta konpromezu faltarekin lotuta zegoen. Irakasle bakoitzak nabarmendu zuen elkarrizketan, irakasleak eta ikasleak berandu heltzen zirela klaseetara. Irakasle askok euren faltak, gaixorik zeudelako, ez zutenez ordaindu behar falta asko egiten zuten baina orain ordaindu behar denez ez dute falta horiek egiten. Gurasoek ez dute eskola baloratzen eta horren ondorioz ez dute harreman onak sortzen irakasleekin eta horrek ekartzen du geroko iskanbilak irakasle, ikasle eta guraso artean. Elkarrizketako irakasleak komentatu ziguten bezala orain dela 30 urte baino txarrago gaude, ikasleek irakasleen autoritatea onartzen ez dutelako. Irakaslei kontrolpean izatea oso zaila egiten zaie baliabide falta daudelako. Laburbilduz esan genezake hezkuntzarekiko mirespen falta dagoela.

Aipatzekoa da baita irakasleak guri hemandako gomendioak, ia berberak izan zirenak guztiontzat. Esan ziguten irakasle ona izateko hainbat ezaugarri bete behar direla, haien artean pazientzia izatea. Baina benetan irakasle guztiak esan ziguten ezaugarririk garrantzitsuena bokazioa izatea izan zen. Guztiak adierazi zuten motibazio konstantea izan behar dugula, bestela ez dugu gure lanaz disfrutatuko eta hori umeak nabaritzen zutela. Irakaslea irakazten disfutatzen badu beti aurkituko du beste bide bat ikasleak ikasten disfrutazteko. Baita enpatia landu behar dugula aipatu zuten (ikasle garaiak ondo gogoratzea, ikaslearen lekuan jartzea etab.) hau umeak ikastea errazten duelako.

2 comentarios:

  1. Beste nonbaitetik kopiatutakoari KENDU FORMATUA argitaratu aurretik.
    ------------------------------
    Bestalde, lehenengo paragrafoari erreparatuta, eskolan aritzeak erakargarritasun baxukoa ematen du. Beldur eta haserre iturri (pazientzia beharko horretarako, jakina!)

    ResponderEliminar