IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Irakaslearen elkarrizketa



Pasaden ostiralean lehen mailako 3. eta 4. kurtsoko nire tutoreari egin nion elkarrizketa. Berak klaseak amaitu ondoren ikastetxetik hurbil dagoen taberna batera joan ginen.

Hasieran ez zen oso egoera erosoa izan, berarekin neukan  erlazioa ez zelako taberna batera zerbait hartzera joateko modukoa, baina denbora pasa ahala deserosotasun hori aldentzen joan zen.

Elkarrizketaren galderak egin baino lehen, klaseko oroitzapenaz hitz egin genuen, egindako bihurrikeriaz, akatz farregarriaz, izandako bizipenaz eta abar. Horrela konfidantza gehaigo hartu genuen biok eta elkarrizketa errazagoa izan zen.


Bukatzerakoan aipatu zidan lan oso polita dela eta benetan gustoko baduzu, ez duzula lan baten modura hartzen. Baita esan zuen unibertsitatean arlo teorikoa praktikoa baino gehiago lantzen dela, horregatik gomendatu zidan umeekin ahalik eta denbora gehien pasatzea, adibidez udalekuetan monitor gisa joatea.

1 comentarios:

  1. IZENBURUA IPINI MEZUEI
    --
    Neu ere ados zure irakasle ohiarekin. Zera gehituko nuke: lanketa teorikoak balio du praktika sakonago pentsatzeko, beraz, ahalik eta denbora gehien pasatu praktikan... baina arinago ahalik eta gehien dakizula joan.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ResponderEliminar