Gurutzeak eskoletan
Askotan klasekideekin laizismoaz hitz egitean 'Espainiako kontua duk hori' erantzun digute, Euskal Herrian oso progresistak garela eta gure eskoletan erlijioa ikastea aukerazkoa izatearekin asebete zeuden. 16 urterekin ikasle mugimendu baten kanpaina batean Mickey Mouse gurutziltzatuak jarri genituen klaseetan, eskola publiko batean klase batzuetan kristoari begira ikasi behar genuelako. Nahiz eta fotokopia ebaki batzuk baino ez ziren, institututik kanporatuak izan ginen pare bat ikasle, askatasun erlijiosoaren kontra egiteagatik. Borroka instituzionaleko aste baten ondoren institutuan berriz onartuak izan ginen eta burumakur erlijioko irakasleari barkamenak eman behar izan genizkion, nahiz eta gure Mickey Mouse-ak haren kristoa bezain errespetagarriak iruditu.
Orduan konturatu ginen zelako aurkariaren kontra ari ginen. Larunbat goizetan Eitb-n marrazki bizidunen ondoren mezak jartzen zituen estatuak, unibertsitate kurtsoak meza batekin hasten dituen estatua, Erlijio ikasgaia eskaintzen zuen estatua, laikoa ez zen eta izan nahi ez zuen estatua. ¿Baina nola borroka dezakegu eskola eta eliza banandua nahi dugunok? Ikonoklasia erlijioso tradizio handiko herrialde honetan laizismoa eta antiklerikalismoa nahasten dira, gurutzeak eskolatik at nahi izatea eliza bat erretzearekin elkartzen dira eta haien erlijio askatasunaren kontra goazela atxikitzen zaigu.
Hemendik kilometro eskasetara Frantzia dugu, laizismoaren kontua oso argi izan dutenak. Frantsesekin gorabeherak izan ditzakegu, haien hezkuntza sistema zentralista, hizkuntzen minorizazioa, autoritarismoa klasean (edo errespetua, betiko debatea); baina laizismoa ondo ulertzen dute. Beste egunean albiste bat irakurri genuen, Francia exhibe en los colegios los "15 mandamientos del laicismo. Oso argi dauka gobernu frantsesak, arau finko batzuk ezarri eta behingoz debatearekin bukatu. (Nota: 15 agindu izatearen ironiaz aparte testuan agertzen diren konnotazio politiko zentralistak sartzearen kontra gaude, demokrata izatea eta autodeterminazioaren alde egotea bat joan beharko litzateke.)
Goliat handiarekin egin duzu topo!
ResponderEliminarIdeiok hemen ageri direna baino sakonagoak direla argi dago, orduan etortzen zaizkidanak ez dakit ez ote diren azalekoegiak izango.
---
Zu arabarra zara eta zure ikaskide asko ez; niri ere deigarri egiten zaizkit Gasteizko errealitate batzuk, Bizkaiko kostaldetik begiratuta.
---
Nik hezkuntza errepublikar eta laikoa izan dut; arraro egiten zitzaidan eskolaren barruan erlijioa ikasgai baten moduan ematea. Oraindik ere, ikuspegi fededun batetik, ezin dut erlijiotasun ikuspegi sakonik aurkitu "erlijioa" ikasgaian. Beste Lego kaja bateko fitxa ematen du.
---
Eskolak hainbat biolentzia ezarri eta eraikitzen ditu. Kostatzen zait ikustea ikasgelan gurutzea zergatik egon behar lukeen estatuko derrigorrezko eskolan.
Eta ikuspegi kristau batetik ere kostatzen zait ikustea zergatik egon behar lukeen.
---
Egia, laizismoa eta antiklerikalismoa sarri nahasten da. Txarrago: elizkoiek nahasten dute eta laizistek ere bai.
---
Nik frantziar laizismoarekin gorabeherak ditut.
Nola liteke 16 urteko neska bat, eskolara joatera derrigortuta dagoena, bere moralaren kontrako eran egitera ere behartzea? Eskola horrek zer erakusten dio neska horri? Edo 15 urteko judutar mutilari, kipa kendu behar du-eta.
Gehiago esango nuke, Frantziako eskoletan ikasleek erabil dezaketen erlijio-ikur natural bakarretarikoa gurutzea da; zentimetro bat inguruko urrezko zintzilikario horietarikoak erabil daitezke (eta kristauen artean zabalduta daude). Baina judutar gizonezko batek, tradizioari heltzen badio, burua eztali behar du adin batetik aurrera, moralean ibili behar badu. Neska musulmandar batek, bere nagusiagoaren erakusgarri, gizonezkoen aurrean hilea eztaltzea erabaki dezake. Baina Frantziako laizismoan ez.
Nik, laizismoaren aitzakian, bazterkeria eta biolentzia baino gutxi gehiago ikusten dut hor: gutxiengoen kontrako biolentzia; gutxiengo pobre eta femeninoaren kontrakoa.
Eraginetariko batzuk, besteak beste, eskola mulmandar pribatuak, musulmandar aberatsentzat eta euren menpeko jartzea onartzen dutenentzat. Besteentzat euron moraltasunaren kontrako jokabideak egitera behartu. Atera kontuak eskolako ikaskuntzak zeintzuk liratekeen
---
Milesker erantzun luze eta arrazoi sendoduna, ikusmoldea birmoldatzeko mezuetako bat da hau.
EliminarEskerrak zuri; buruari eragin beharra ona da-eta.
ResponderEliminar