Pigmaleon efektuaren irtenbideak
Pigmaleon efektuaren arazoak:
- Irakaslearen espektatibek motibazio eta emaitzen gorabeheran eragina du.
- Mespretxua ikasle txar moduan ikusten diren ikasleetan.
Pigmaleon efektuaren irtenbideak:
Uste dut klase handietan gertatzen dela arazo hau irakasleak ez ditu bere ikasleak guztiz ezagutzen eta aurreiritzi batzuengatik klasifikatzen ditu bere ikasleak eta horren ondorioz batzuk ikasle on moduan tratatzen ditu eta beste batzuk ikasle txar moduan tratatzen ditu. Horregatik uste dut klase txikiagoak izatea ona izango litzatekela, irakasleak aurreiritziak alde batera utz dezake eta bere ikasleak hobeto ezagutu dezake.
Tamaina txikiko klaseak irakasleari bere ikasleak gehiago ezagutzea ekartzen du baina ez du Pigmaleon efektua guztiz ekiditzen. Ezagutu dezakezu ikaslea baina bere motibazioa ezagutzen ez baduzu, ikasle txar moduan ikusten dugun ikaslea berdin ikusiko dugu. Horregatik irakasleak talde txikitan bana dezake bere ikasleak eta tailer ezberdinak planteatu ikasle bakoitzaren motibazioa aurkitzeko. Motibazio baten aurren bakoitzak bere barnean duen guztia ematen du. Mespretxua ekiditzen da.
Irtenbide hauen aurrean ez da Pigmaleon efektua sortuko.
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Pigmaleon efektuaren irtenbideak dizou, eta gero ere ikuspegi horretatik aritzen zara. Ematen du eragin txarra baino ez dagoela, baina aurreiritzi positiboetatik abiatuta eraginak positiboak dira.
klase txikiagoak izatea ona izango litzatekela diozu; baina hori ez dago irakasle banaren esku; ez da zure esku horixe egongo (bai, irakurri dut tailer eta talde txikiak egitearena)