IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Pigmaleon efektua

-Nola ekiditu aurreiritzien eragina talde masifikatuetan non ikasleak gertuz ezagutzea oso zaila da.

-Esperimentuaren arazo etikoak. Ume hauek urte batez mespretxatuak izan dira eta hezkuntza txarrago batera behartzearen etika.

 Argi dago aurreiritziak ez izatea zaila dela, berez ateratzen zaigulako, baina hauek ekiditzen saiatu behar ditugu. Klaseetan arazo hauek sortzen dira eta hau agerian geratzen da talde handietan, non irakalsea ezin ditu klaseko ume guztiak ezagutu. Aurreiritziak egiterakoan irakaslea berak estimulo positiboagoak bidaltzen dizkio beraren ustez ikasle argienei eta berriz bera pentsatzen duen ikasle txarrei bestelako trataera ematen die konturatu barik.

 Horregatik klase handietako irakasleek bi irtenbide izan ditzakete nire ustez, alde batetik klasea talde txikietan banatzea, umeak ezagutzea errazten duen irtenbidea izan ahal dena eta gainera bestealako ezagutzak garatu ahal izango dute, hala nola lankidetza.
 Bestetik klase interaktiboagoak egitea izango litzateke, horrela ikasleen partaidetzarekin era dinamikoago batean ikasiko dute eta irakasleak beraien iritzia eta izaera ezagutu ahal izango duen.

 Irtenbide hauek aplikatu baino lehen irakasle guztiak ezagutu beharko lukete Pigmaleon efektua, horrela konturatuko lirateke nolako eragina duten aurreiritziak umeen hezkuntzan.

 Aipatzekoa da baita Pigmaleon efektuaren frograpenak sortzen dituen arazo etikoak. Frogapen hau egiterakoan ume talde bat bere hezkuntzaren urte bat galdu egin zuen, irakaslea beraiengan konfidantza gutzi izatea motibazio falta sortu zuelako.

 Pertsona asko esango dute guztien onerako izan zela frogapen hau, baina beste era batean egin ahal izan zen? Nire ustez bai, ume txiki batzuen beharrezko hezkuntza ostopatu ordez, bestelako era batean egin behar izan zuten, adibidez futbol talde batean edo dantza klaseetan. Hauek ez dutelako ostopatzen ume baten oinarrizko hezkuntza.

1 comentarios:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Hasieran komentatzen duzu zaila dela aurreiritziak ez eukitzea, horrek esan nahi du aurretizko iritziak beti txarrak direla. Hori ez da hala, kontua beste bat dela esango nuke. Aurreiritziak zeintzuk izan daitezkeen eta nola eraikitzen ditugun bai, akaso.

    ume talde bat bere hezkuntzaren urte bat galdu egin zuen diozu. Ni ados nago askotan esperimentazioaren bitartez inori kalte egiten zaiola, esperimentazioak berak egiten duela. Hala ere, kasu honetan ez dut horrela ikusten. Nik ulertzen dut kasu honetan hezkuntza sistemaren bataz bestekoa agerian utzi dela, "kalte" egiten zaion talde horretan, berez, ez zelako esku hartzerik egin, talde hori kontrol-taldea izan zen (ezer egiten ez zaiona, normaltasun batean uzten dena). Egia da, gaur egunean desberdin ikusten dela, zerbait ona dela uste bada, egin-egin behar da ikertuaz batera; horrekin ados nago, baina ikuspegi hori ordurako asmatu gabe zegoen.



    ResponderEliminar