Pigmaleon efektutik irtetzen
Pigmalion efektuari irtenbideak bilatzeko nire ustez egin behar den lehenengo gauza kasua aztertzea eta efektua hau ondo ezagutzea da, irtenbiderik orekatuena bilatzeko. Kontuan hartu behar da umeentzat oso irudi garrantzitsua garela eta hori oso ona izan daiteke baina oso txarra ere gaizki egiten badugu.
Klase guztietan daude gauzak azkar eta erraz egiten dituzten haurrak baina badaude ere gehien kostatzen zaienei. Hori orekatzea oso zaila da baina orekatzeko beharra dago bakoitzari bere barneko hoberena ateratzeko eta horretarako haur guztiei motibatu behar zaie ahalik eta hoberena emateko. Ildo beretik, aurreiritzien kontuaz asko kezkatu behar gara. Guztioi sortzen zaigu aurreiritziren bat gure bizitzan zehar eta umeekin gaudenean baliteke konturatu gabe hauen "tranpan" erori. Nire ustez aurrreiritziak gure buruan sortzen diren guztiz oker dauden pertsonei buruzko iritziak dira eta hauek kontrolatzen ikasi behar dugu. Ezezagunak diren pertsoneei ezin zaie epaitu gure iritzien araberaz eta gutxiago umeei beraz kontu handia eduki behar dugu eta batez ere hasieran gure hitzak neurtu esan nahi duguna esaten eta interpretazioei lekua utzi gabe.
Bestalde, Robert Rosenthalen klasean irakurritako artikuluan nire ustez oso garrantzitsua den arazo bat dago. Ikerketa egiterako orduan ume batzuk gutxietsi egiten dira eta merezi ez duten ikasketa batzuk jasotzen dute, normaltzat jotzen dituzten umeak hain zuzen ere. Agian esperimentua egiteko inori bururatu ez zaigun metodo berri bat bilatu behar da edo agian onartu behar dugu ume hauen porrota beste askoren salbamena izan dela baina ez dut uste ume hauek halakorik merezi zutenik.
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Atzetik aurrera
Agian esperimentua egiteko inori bururatu ez zaigun metodo berri bat bilatu behar da edo agian onartu behar dugu ume hauen porrota beste askoren salbamena izan dela baina ez dut uste ume hauek halakorik merezi zutenik diozu (zure taldekide batek ere antzerako dilema planteatu du). Kontuan izan behar duzu hau noiz egin zen; gaur egunean bestelako ikuspegiak daude garatuta. Interesatuz gero begiratu zer den ikerketa-ekintza (action research). Horixe da egun arazo horri ematen zaion erantzuna, baina ikerketa hori egin zenean ikuspegi hori jaiotzen edo jaiotzear baino ez zegoenez, nahikoa izan behar zaigu ezer berezirik egin ez zaiela pentsatuta (kontrol taldea zelako)
nire ustez aurrreiritziak gure buruan sortzen diren guztiz oker dauden pertsonei buruzko iritziak dira diozu; ez ote da gehiegi esatea (edo esaten amaitu gabeko ideia)? Beti daude guztiz oker? Pentsa dezagun ligatzeko orduan gauzak nahi dugun moduan doazenean, esate baterako.
Errealitate konplexua dago aurreiritzien azpian, hain erraz ezin kendu dezakeguna.