IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Pigmaleon efektua, nola jarri gure alde.

 

   Pigmalion efektua ez da txarra, hor dago, jendeak guregan itxaropenak ditu. Ezinezkoa da hau gelditzea, gure garunak aurreiritziak sortzen ditu nahitaez, kutxa ezberdinetan sailkatzen dugu errealitatea hau hobeto ulertzeko. Irakasle bat klasean sartzen denean ikusten dituen ikasleak berehala sailkatzen ditu, aurreiritzi batzuk sortu baita itxaropen batzuk:

   "Lehengo lerroan esertzen den betaurrekodun horrek galdra asko egiten ditu, atzean hitzegiten diren bikotea berritsuegia da, lehenengoak oso ondo arituko da nire klasean, atzko beste horiek, aldiz, arazoak izango dituzte eta azken errekuperaketa arte egongo gara elkarrekin."

   Efektua frogatuta dago, begibistakoa da pertsona batez esaten dizutena edo pertsona horren aurreiritziak zure itxaropenak zehaztuko dituela, baita pertsona horrekin izango dugun harremana. Ikasten gabiltzanean gure ondoan guregan itxaropena duen norbait badago, gure lanean ondo arituko garela, jartzen dizkiguten helmugetara helduko garela sinisten duen norbait; izan ere gure garuna azkarrago dabil, jomuga bat dugu: Itxaropen horiek betetzea.

   Hezkuntza sistema modernoan oso zaila dugu ikasle bakoitza analisatzea, bere gaitasunak eta beharrak ezagutzea horrela pertsona horri helburu egokiak jartzea, ez gehiegi (ez direlako helduko eta frustratu egingo direlako) eta ez gutxiegi (ahal duten guztia ez dutelako emango, eroso sentituko direlako eta ikasteko nahia itzaliko zaielako). ¿Baina, nola egin hori 40 ikasleko talde batean? 

   Hainbat irakasle izan ditut aldi berean maila minimora heltzen ez ziren ikasleei haien mailarako zen eta aldi berean maila altua zuten ikasleentzat prestatuta zegoen lan berdina prestatzen zuten; maila ezberdinentzat lan berdina, baina pertsona bakoitzari eskakizun maila ezberdina.

 Pigmaleon efektua gure alde jarri behar dugu, motibazioarekin, lanean ibiltzeko ingurugiro aproposa sortuz eta ikasleak haien lanarekin harreman afektiboa eraikiz:  Alde batetik lanean oinarritutako pedagogian (banaka eta taldean)  bakoitzak ahal duen guztia ematera bultzatzen bada, , bestetik eguneroko ikuskapena eta horren feedback-a.

Azkenik ikasleari lana egiteko espazioa eta kreatibitate eremu zabala utziz gero  motibagarria den metodoa lortuko dugu, non banakako eta taldeko erantzunkizuna lantzen da, bakoitzak bere lanaz harro sentitzen da eta irakaslearen feedback-ari ezker aurrera jarraitzeko behar duen energia lortuko du.


1 comentarios:

  1. Oso gustura irakurria. Jakinmina pizten zait. Nahi nuke irakasle zabiltzanean beste buelta bat ematea guzti honi.
    ELkarrizketa itxuran segitzeko asmoz. Zuk esaten duzu aurreiritziak ezin ekidin ditzakegula; eta bai, egia da, ezin ekidin dezakegu. Baina lantzeko eremu zabala dugu hor irakasleok, gure burua hobeto ezagutu dezakegu gure aurreiritziak hobeto ezagutzeko eta horrela hobeto laguntzeko ikasleei. Bide dialogikoa emankorra izan daiteke, ikuspegi horretatik.

    ResponderEliminar