Robert Rosenthalekin eztabaidatzen
Pasaden
astean klasean geundela, Pigmaleon efektuari buruz hitz egiten eta
irakurtzen egon ginen eta beste taldekide batekin oso eztabaida luzea
eta sakona. Robert
Rosenthal umeekin egindako ikerketa irakurri eta aztertu
genuen eta iritzi oso desberdinak geneuzkala ikusi genuen.
Ikerketa
hau Pigmaleon efektua ikasgeletan frogatu nahi zuen eta
horretarako ikasleei adimen froga bat egin zien. Gero, ikasleak
nolanahi bi taldeetan banatu zituen haien adimena kontuan hartu barik
baina ume hauen irakasleei talde batekoak oso azkarrak zirela eta
beste taldearenak ez hainbeste esan zien. Urte bukaeran adimen froga
errepikatu zien eta horri esker konturatu zen "azkarrenak"
asko aurreratu zirela beste taldekoak baino. Hori guztia irakasleen
jarreri esker izan zela baieztatu zuen eta hauek izandako hainbeste
keinu edo jarrerai esker, lan giro aproposagoa sortu zen umeak
aurrera egin ahal izateko. Bestalde ume "txarrekin" lan
giroa deserosoagoa zenez, ez zuten hainbeste aurreratu.
Nire
ustez, ume batzuk oso kaltetuak ateratzen dira esperimentu hontaz eta
betirako egongo dira kaltetuak, ikerketaren emaitzak atzerakorik ez
dutelako. Nire taldekidearekin eztabaidan egon nintzen bere ustez
hori ez zen kontuan hartzekoa zeren eta haiei esker ideia batzuk
ezarri ziren ondorengo umeei lagunduko zituztenak. Eztabaida oso
luzea izan zen eta azkenean konturatu ginen gauzak ez zirela
hainbesterako. Ume hoiekin egindakoa oso aurrerapauso garrantzitsua
izan zen baina kaltetuak atera zirenaren kontua nahiko garrantzitsua
izan zen ere baina ez hainbesterako.
Gure
ustez oso ikerketa ona izan zen baina zihur aski emaitza berdinak
lortzeko beste bide batzuk badaude ere baina hori da arazoa,
hainbeste denbora eztabaidatzen egon eta gero ez zitzaigun ezer
bururatu ikerketa hau beste era batean egiteko baina lasai gaude.
Ziur naiz hau ez dela hemen geratu eta behin eta berriro egin garela
hontaz hitz egiten eta ez dakit, agin egunen baten ikerketa berdina
egiteko beste modu bat aurkitzen dugu.
Ulertzen dut kezka; baina testuinguru historiko horretan ulertuta, oso duina dela esango nuke. Zuk kaltetu dutela diozun taldea, berez, da kontrol-taldea, hau da, ezer ikutzen edo eragiten ez zaion taldea (beraz, ikerketa honen arabera, hezkuntza sistema ia osoaren erakusgarri -azterketako mugen arabera). Orduan, esperimentu horretan parte hartu ez bazuten izango zuten moduko zoria izan zuten. Txarra dela? Ba, bai. Baina horrelakoa zelako hezkuntza sistema orduan (orain zelakoa den pentsa daiteke).
ResponderEliminarGaur egunean ikerketa-ekintzaren ikuskeratik hori oso txarto eginda legoke, talde guztietan on eragin behar delako ustea dutelako (ikerketa-ekintza = action research = investigación [en] acción; gehiago jakin nahi baduzu).
Amaitzeko, "adimen-test" horiek ere aztertu behar lirateke; ea adimena ala ezagutza ala zer neurtzen zuten.