Errefortzu eta zigorren inguruan: Konduktismotik gaur egunera.
Klasean ikasteko egoera aproposena lortzea ez da samurra; ikasgela batean elkareragiten diren faktore eta pertsona askoren arteko oreka baketsua lortzea irakasle askoren desira izango litzateke. Egoera latz asko bizi dira eskolan, irtenbide asko eman zaie, frankismoko eskolako jendaurreko zigor fisikoetatik, zigor posmodernoetara. Hala ere ikasgela askotako giroa txarra izaten da, etengabeko begirune faltei amaiera eman izan gabe. Horrelakoetan irakasle askok geure buruari irtenbide magikoa non dagoen galdetzen diogu. Argi izan behar da klaseko bizikidetzan arazoak beti egongo direla, handiagoak edo txikiagoak, baina ez da inoiz egoera perfekturik izan. Hau kontuan hartuta “diziplina” eta zigor kontzeptuak analisatuko ditugu.
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren esanetan: “Zigor”:
iz. 1. Makila luze eta mehea. 2. Jotzeko erabiltzen den makila edo bestelako tresna malgua. 3. Hutsegite edo delituren baten ordainetan, horretarako esku duenak ezarritako betebeharra. 4. PSIKOL. Laboratorioan egiten diren ikaskuntzari loturiko saioetan, erantzun jakin bati jarraitzen zaion estimulu mingarri edo ezatsegina, antzeko egoeretan aipatuerantzuna berriz ematea galarazteko. [...]
Definizio honetatik abiatuta zigorraren bi definizioen arteko erlazioa analizatu behar da. Zigorra hutsegite baten ordainetan bete behar den betebeharra izan daiteke, baita makila luze eta mehea edo estimulu mingarri edo desatsegina. Hiru adiera hauetatik “zigor” hitzaren irudi negatiboa ondorioztatu genezake. Opari hitzaren esanahia ikusiko bagenu zigorretik oso urrun egongo zen definizioarekin topatuko ginateke, nahiz eta opariak eta zigorrak errealitate berdin baten bi muturrak izan.
Haurrak heztean ezartzen zaizkien helburuei nola aurre egiten dituzten arabera emaitza onak edo txarrak izan dituztela ondorioztatzen da. Psikologo konduktisten tesien ondorioz umeak estimuluen bitartez erantzuten dute, pentsamolde horren ondorioz kanpotik ematen zaizkien estimuluen bidez aurretik ezarritako ibilbide baten barnetik zuzentzen saiatzen diren irakasle eta guraso ugari dira, are gehiago, oparien eta zigorren bitartez hezteko korrontea zabalduenetarikoa dela esan genezake.
Metodo honetan zerbait ondo ez doala ondorioztatzea ez da zaila: Metodo honi jarraituz emandako klase gehienetan umeak dituzten beharrei erantzun aproposa emateko ezintasuna ageri da. Irakasleak klaseko xedeak betetzeko ezintasuna errefortzuen erabilerari atxikitzea akats bat izango zen, faktore anitz porrotean esku hartzen dute eta ezin da ikuspuntu "multipolar"hau ahaztu. Hildo honetatik jarraituz hezkuntza sistemaren egitura osoaren porrota aletu genezake baina ez da gaurko mintzagaia.
Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz, zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen: Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak, trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta betebeharrengatik.
Metodo konduktista puruaren erabilera kritikatzea pedagogiarentzako ona da baina muturreko pentsamoldeek askotan egiten dutena egoera batetik kontrakora pasatzea da, horregatik haurren estimulazioa kritikatzen ez dela azpimarratu behar da, ekintzarekin erlazionatu gabeko opari eta zigor negatiboak kritikatzen da. Errefortzu negatiboak eta zigor negatiboak badira haien bertsio positiboa ere egongo dela ondorioztatu behar da. Hauetan dago gakoa, jarrera positibo edo negatiboarekin erlazionatuta dagoen ekintza (harekin hitz egitea, zorionak ematea, patiora ateratzeko treneko makinista izatea etab.), egindakoaren onura edo kalteen gogoeta dakarrena, haurrak haien ekintzekin lotura sortzea ekarriko duena. Gogoeta hauetatik haurra haren etorkizunaren jabe izatea dakarren pentsamoldea garatzen da, bakoitza bere ekintzen ondorio positibo eta negatiboak ezagutzea eta onartzea.

![]() |
Txiste konduktista, gainera ingelesez "Mmmm, Pavlov... Pavlov... Pavlov... izen hori aditzera ematen dit / kanpaina bat jotzen du" |
Betiko legez, interesgarria zuen analisia irakurtzea.
ResponderEliminarEzbairik gabe, planteatzen duzuen egoerari irtenbideak erakusteak asko aberastuko luke mezu hau eta zuen bloga. Zuen klasea ere esango nuke, baina mintegian horren inguruan jardun zenutena badakidanez, ez dut esango.
Pavlov? Bai, txakurra adurretan hasten denean tinbrea jotzen duen hori.