Politika kontuak klasean
Beti esan da Espainia kultura demokratiko urriko estautua dela, ia 40 urteko diktadura baten ondoren 38 urte pasa dira eta oraindik politikari buruz hitz egiteko tabua dago, antzina Falangek onartutako irakasleen eredutik ixiltasuneko eredura pasa gara, non irakaslea ez du politikaren inguruan ezer jakin nahi ezta azaldu ere.
Zer da kultura demokratikoa? Demokrazia bermatzeko dauden baloreak, instituzioak eta jarduerak sustatzea da; ikasleei hauteskundeen funtzionamendua ondo azaltzea, haien eskubideak ondo ezagutzea eta haiek defendatzeko organoak erabiltzen jakitea: Giza Eskubideak, Sindikatuak, Klaseko ordezkaritza eta Eskola Kontseilua adibidez. Guzti hau eskola programetan agertzen da baina praktikan ez da hori ondo ikusten: Giza eskubideak ez dira erreibindikatzen, ikasleak ez dute sindikatuetan lan egiten, klaseko ordezkariak zozketaz aukeratzen dira maiz baita Eskola Kontseiluetan garrantzi gutxiko partehartzea egotea. Hau bultzatzeko ariketak klasean egitea proposatzen dugu baita elkarrizketaren bidez arauak ezartzeko eta arazoak konpontzeko etekina ikusarazi.
Klasean denok ikasi genuen zer den parlamentua, botere legegilea eta betearazlea zer den, gutxi gora behera behitzat. Baina derrigorrezko hezkuntza bete duten zenbat ikaslek azaldu zezaketen nola antolatzen diren parlamentu aulkiak, D'Hont sistema zertan datzan edo abstentzioaren, bozka txuriaren, bozka nuloaren eta baliodun bozkaren arteko aldea eta ondorioak. Non egin du huts sistemak? Programan jarrita badago eta irakasten bada agian irakasteko era izango da, edo hautesle izango direnak sistema ondo ulertzeko interes gutxi agian, Konspiranoikoegia?
Gainera ikusi izan dira demokraziaren eta egiazkotasun historikoaren kontra doazten eskola programak: Espainiako zilegizko aldia ez dela aitzakia hartuz I. eta II. Errepublikak azaltzen ez dituzten eskolak, Quijornako ikastetxe publiko batean antolatutako azoka militarra, non bandera eta ikur naziak eta falangistak saltzen ziren baita Frankoren garaian eraikitako eskola publiko askotan agertzen diren ikur faxistak.
Argi dago hainbat jarrera aldatu egin behar direla eta oraindik bide luzea ibiltzeko dugula estatu demokratiko batean bizitzeko beharrezkoak diren ezagutza eta jarrerak ondo irakasteko. Hori hobetzeko ezinbestekoa dugu irakasleok kultura demokratikoa sustatzeko dugun gaitasuna ezagutzea eta dugun erantzunkizuna onartzea.
0 comentarios:
Publicar un comentario