Telebista informazio iturri
Gaur egun telebista etxe guztietan aurki dezakegun
tresna da, umeen garapenean parte hartzen duen tresna hain zuzen ere. Betidanik
telebista umeek duen eragina ostopo edo onbide den zalantza egon da. Baina ze
nolako eragina du umearen sozializazio prozesuan? Eragin hau txarra izatetik
umeen onerako izan daiteke?
Hasteko aipagarria da tresna honek balio handia duela
hezkuntzarentzat, informazio iturri handia delako.. Baina egunero ikusten dugun moduan gailu honek
ez du errealitatea den moduan isladatzen, irudi manipulatuak eskaintzen digu. Ikusten
dugun mezu guztietan subjetibitate bat dago, idei batzuk bultzatzen dituztenak.
Heldu gehienek subjetibitate hau sumatzen dute baina umeek ez dute telebistaren
errealitatea eta benetazko errealitatea desberdintzen.
Umearen sozializazio prozesuan, ere eragin handia du
telebistak, umeen hezkuntzan errepikapena jarrerak ikasteko bidea delako. Umeak
beraren inguruan(Familia, berdinen taldea,..) ikusten duena errepikatzen du eta
telebista inguru horren barruan dago. Umeak bertan ikusten dituzten irudiak
bereganatzen dituzte eta hau lehen aipatutako sozializazio prozezua
baldintzatzen du.
Telebistaren
eragina prozesu honetan ondorio larraik ekar ditzake , umeek askotan ez dute
errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak desberdintzen. Gai honekin kotu
handia izan behar da, hau jarrera ezegokiak eta arriskutsuak sortu dezakeelako.
Arazo
honi aurre egiteko bai hezkuntza sistemak bai familiak elkarlanean jardun
beharko lukete. Umeen ikuspegi kritikoa garatzea izango da elkarlanaren honen
helburu, telebistan agertzen den informazioa guztiz ulertzeko. Garapen hau
irakasten ez bada ume pasiboak sortuko dira, ez direnak gai telebistan
erakusten dena eta errealitatearen arteko ezberdintasunak ikusten. Ume pasiboak,
ume aktiboak bihurtu behar dira, telebista ikusterakoan jarrera kritiko bat
izango dutenak jasotako informazioaren aurrean.
Era
honetan umeak guztiz aprobetzatuko lukete telebista ematen den informazio
guztia, eta hau umeen hezkuntza osatuko luke. Eskolan ikasitako ezagutza guztia
telebistan ikusten dutenarekin osatu ahalko lukete, horrela beraien adimen sortzailea
eta kritikoa aberastatuko dira.
Nahiz eta esaten dituzun zenbaitekin ados egon, uste dut, Asier, gaiaren aurrean pentsatzeko moduari eragin behar zeniokeela apur bat. Batetik, gaurko gizartean telebista kontuan izan behar badugu ere, Interenetari begiratu behar diogu, benetako komunikabide hezgarri moduan. telebista inoiz baino gehiago, negozioa da, etekin ekonomikoak atera behar dituen inbertsio erraldoia.
ResponderEliminarZuk azken aurreko paragrafoan proposatzen duzun elkar lan horrek garrantzi handia dauka, umeak merkantzia bihur ez daitezen. Baina zure postean hutsune bat igartzen dut: nola egingo da hori? Horri irtenbideak pentsatzea merezi du.