Errespetua galtzen!!!!!!!
Antzematen da puntu batetik bestera igaro garela. Frankismoaren hezkuntzan irakasleak oso zorrotz jokatzen zuten, hau da, autoritate militar moduan ibiltzen ziren. Han bizitako esperientzia beldurra sortu zuen gure gizartean eta hori ez du onik egin inori. Irakasleak autoritate eskasa du gaur egungo gizartean eta horregatik ikasleek errespetu gutxiz tratatzen dituzte haien irakasleak.
Irakasle askok euren ikasleen bezala jokatu nahi dute. Irakaslea lagun modu baten bezala ikusten dute gure gazteek. Horrek eragiten du ikasleak konfiantza maila oso altua izatea irakasleekin, ondorioz ikasle askok zirika edo jo egiten dituzte euren irakasleek. Hemen antzematen da lehen aipatutako aldaketa bortitza, irakasle autoritariotik, irakasle lagunarenganaino.
Uste dugu errespetua galtzearen ondorioa berdintasuna ondo ez ulertzearen abiapuntutik datorrela. Gure ustez denak maila berdinan gaudela esatea ekarri digu arazo hau. Bai, guztiak gara berdinak baina irakaslearen zeregina bere ikasleak ikastea da eta horretarako autoritate bat izan behar da. Autoritatea ez da izan behar modu txarrean, ikasleak diziplina militar baten moduan irakastea baizik eta irakaslearen irudia errespetuarekin ikustea.
Errespetua klaseetan gehiago ikusi beharko litzatekeen ezaugarria da, irakasleak bere errespetua irabazten jakin beharko luke, umeak errespetatzen jakin beharko lukeen moduan. Errespetu hau ez da lortzen umeen "colega" izaten, irakalsearen irudiak autoritatea izan behar du. Bien arteko errespetua izango da klaseko oreka mantentzea ahalbidetuko duena.
Amaitzeko aipatzekoa da errespetua ez dela eskatzen, irabazten baizik, honekin esan nahi duguna norbera bere errespetua irabazi behar duela bere jarduerekin, bai irakaskuntzan, bai bizitzaren beste arlo guztietan.
Irakurri dut.
ResponderEliminarEz ote dituzue nahasten errespetuzko "formak" eta errespetua bera. Seguruenera ezagutu dezakezue zuok edo zuon hurbileko bat edo batek irakasleren bat ikasleen "kolega" dena, baina hala ere ikasleek errespetua diotena; agian mirestu ere bai. Eta besteren bat edo batzuk ere ezagutu ahal dituzue ikasleek errespetuzko forma guztiak bete arren, bat ere errespetatzen ez dutena. Zer pentsatu geratzen da hor.