IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.

Etxeko Irakaskuntza



Gaur egungo hezkuntza aldatzen ari da, guraso askok eskolek ezertzen dituzten hezkuntzan fidegarritasuna galtzen ari dira. Horren ondorioz home scholling edo etxeko irakaskuntza sortu da. Etxeko irakaskuntzan gurasoek bere seme-alabei nahi dieten hezkuntz mota emateko sortu den metodo bat da. Gizarteak honen aurkako postura agertu du, ez duelako ulertzen zelako heziketa lortu daitekeen etxeko irakaskuntzaren bitartez. Hainbat galdera sortzen dira sortzen dira gai honi buruz, adibidez:legala da etxeko irakaskuntza?

Legala da. Herri desberdinak lege ezberdinak dituzte baina legala dela onartzen da. AEB erreferentzi hartuta, han oso aurreratuta dagoelako home scholling-a, esan dezakegu AEB herria bakoitzak lege desberdinak izan arren etxeko irakaskuntzaren aldeko jarrera dagoela. Europan legala izan arren ez dago jarrera oso baikorra hezkuntz mota honen alde.

Euskal Herrian batez ere Ipar Euskal Herrian hezkuntz honen aldeko  jarrera bakoirra sortu da instituzioen aldetik. Frantziako legeak aipatzen duen bezala 131-2 artikuluan; Derrigorrezko irakaskuntza modu hauetan eman daiteke: ikastetxe publiko edo pribatuetan, familian gurasoek edo gurasoetako batek, edo eurak aukeratutako edozein pertsonak. Baina baldintza batzuk ezertzen dira;131-1 artikuluan definitutako derrigorrezko eskolaldiaren garaian dauden haurren arduradunek haurra eskola publiko edo pribatu batean matrikulatu behar dute. Edo bestela, udalari, Akademia Ikuskaritzari eta Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuetako Departamentuko zuzendariari jakinarazi behar zaio familian irakatsiko diotela. Eta hori ez bada betetzen, 131-18 artikuluan: Gurasoek, tutoreek edo arduradunek ez baldin badiote udalari jakinarazten etxean edo kontzertatu gabeko zentro batean irakatsiko diotela, isuna jarriko zaie.

Etxeko irakaskuntzaren aldeko ez dauden pertsonak sozializazioaren arazoa aipatzen dituzte. Baina egia ahal da hori? Nire ustez ezetz esango nukeen. Ume hauek modu ezberdin batean sozializatu daitezke beste umeekin. Adibidez, gurasoak parkera eraman ahal dituzte beste home schooling erabiltzen duten umeekin jolas ditzaten.

Ondorio bezala esan dezakegu etxeko irakaskuntza zabaltzen ari dela hezkuntz alternatibo bezala. Gurasoek bere seme-alaben hezkuntza kntrolatu nahi dute ez dutelako uste agintari politikoak ezartzen duten hezkuntza eskoletan ona dela bere umeentzako. Etorkizuneko hezkuntza izan daitekeen hezkuntz alternatiboaren aurrean gaude.

1 comentarios:

  1. Zure artikulu honetan aurkezten dituzun datuak interesgarriak izan litezke bat edo batzuentat (niretzat, esate baterako, Iparraldeko lege-markuaren gaineko informazioaren bila ibili naiz eta). Baina ez duzu zurekin lotzen, ezagutza entziklopedikoan zentratu zara, gaia polito aurkeztuta ez duzu zure buruarekin eta zure etorkizuneko lanbidearekin lotu. Jakina, agian, ez duzu izango argi nola lotu; ba, horrela bada, aldatu gaia. Garrantzia, gure ikasgaiko atal honetan, zuk irakasle ikuspegia eraikitzeak dauka, ez informazio asko izateak (baldin eta ez badu eraginik erakusten irakasle-ikuspegiaren eraikuntzan)

    ResponderEliminar