Home » Posts filed under Elkarrizketa
Amosando publicacións coa etiqueta Elkarrizketa b>. Amosar todas as publicacións
Amosando publicacións coa etiqueta Elkarrizketa b>. Amosar todas as publicacións
Eli eta biok hizketan
Hitz egiten egon ginen denbora guzti horretan umeen jarrera eta hezkuntzan egoten ari den aldaketa izan ziren gairik nagusienak. Gaur egun umeek denetarik daukate eta teknologiarekin batera hazten dira beraz, teknologia ematen gaituen aukera hori asko erabili beharko genuke gaur egungoko ikasgeletan. Bestalde, klase magistralen desagerpenen arloa ere jorratu genuen eta bat etorri ginen taldeko lanen eta batez ere esperientziaren garrantzia izugarria delatan.
Azkenean denbora agortu zitzaigun baina oso pozik eta gogoaserik gelditu nintzen. Ziur naiz hau elkarrizketa askoren hasiera bakarrik izan dela eta gehiago izango ditugula ikastetxeko scout taldeari esker harremanetan gaudelako
Mila esker eta agur bero bat Eli!!
Irakaslearen elkarrizketa
Pasaden ostiralean lehen mailako 3. eta 4. kurtsoko nire tutoreari egin nion elkarrizketa. Berak klaseak amaitu ondoren ikastetxetik hurbil dagoen taberna batera joan ginen.
Hasieran ez zen oso egoera erosoa izan, berarekin
neukan erlazioa ez zelako taberna batera
zerbait hartzera joateko modukoa, baina denbora pasa ahala deserosotasun hori
aldentzen joan zen.
Elkarrizketaren galderak egin baino lehen, klaseko
oroitzapenaz hitz egin genuen, egindako bihurrikeriaz, akatz farregarriaz,
izandako bizipenaz eta abar. Horrela konfidantza gehaigo hartu genuen biok eta
elkarrizketa errazagoa izan zen.
Bukatzerakoan aipatu zidan lan oso polita dela eta benetan
gustoko baduzu, ez duzula lan baten modura hartzen. Baita esan zuen
unibertsitatean arlo teorikoa praktikoa baino gehiago lantzen dela, horregatik
gomendatu zidan umeekin ahalik eta denbora gehien pasatzea, adibidez
udalekuetan monitor gisa joatea.
Elkarrizketa
Ostiral goizean eginiko elkarrizketaren komentarioa egingo dut. Felix du izena nire irakasle oiha. Gorputz hezkuntzako irakaslea da eta nire etorkizuna lanbide horretara bideratuta dagoenez berari aukeratu nion elkarrizketa egiteko.
Instituto aurreko tarberna batean geratu ginen. Elkarrizketa baino lehen aintzineko kontuetaz hitz egin genuen. Momentu farregarriak komentatu genituen eta barre batzuk bota genuen. Elkarrizketa egin ondoren beste perspektiba batetik aditu nuen hezkuntza. Asko ikasi dut.
