IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.
Amosando publicacións coa etiqueta Paúl Adrián. Amosar todas as publicacións
Amosando publicacións coa etiqueta Paúl Adrián. Amosar todas as publicacións

Autoebaluazioa

Lau hilabeteko honetan ikasitako guztia antolatzea ez da lan erraza izan, buruan ostegunean entregatutako moduloaren azken pintzelkadak, Syllabusa, bloga, egindako lanak errepasatu. Espero nuena baino gehiago ikasi dut ikasgai honetan. Mapa kontzeptual honetan azalduta ikusten den moduan.


Hezuntza sistemaren zurruntasuna





Magisteritza ikastera abiatu nintzenean nire inguruko jendeak ideia ona ez zela baino ez zidan esaten. Erabaki hau hartzeak "Gehiagorako balio duzu" edo "Azkar frustratuko zara" bezalak esaldiak behin eta berriro entzuteak dakar. Irakaskuntzarekin erlazionatutako ezagunekin hitz egitean ezkortasuna baino ez dut topatu, ogibide honen inguruko dramak eta penuriak. Alde batetik Kultura mediterraneoak dakarren kexatzeko ohitura edo irakasle eskoletatik eskolen egoerara dagoen tarte itzela izango da. Bestetik hezkuntza sistema honek irakasteko moldeak apurtzeko eta alternatibak sortzeko zurruntasuna dugu: Espedienteak, irakasle frustratuak, hezkuntza komunitatearen batasun gutxi. Zurruntasun honi alternatiba bilatzerakoan irakasleen arteko komunikazioa, eskola komunitatearen solidaritatea eta batasuna dugu, baina botere politikoak hezkuntza merkatu kapitalisten legeetara saltzen duen bitartean ezingo da ezer egin.

Politika kontuak klasean



Beti esan da Espainia kultura demokratiko urriko estautua dela, ia 40 urteko diktadura baten ondoren 38 urte pasa dira eta oraindik politikari buruz hitz egiteko tabua dago, antzina Falangek onartutako irakasleen eredutik ixiltasuneko eredura pasa gara, non irakaslea ez du politikaren inguruan ezer jakin nahi ezta azaldu ere.

Zer da kultura demokratikoa? Demokrazia bermatzeko dauden baloreak, instituzioak eta jarduerak sustatzea da; ikasleei hauteskundeen funtzionamendua ondo azaltzea, haien eskubideak ondo ezagutzea eta haiek defendatzeko organoak erabiltzen jakitea: Giza Eskubideak, Sindikatuak, Klaseko ordezkaritza eta Eskola Kontseilua adibidez. Guzti hau eskola programetan agertzen da baina praktikan ez da hori ondo ikusten: Giza eskubideak ez dira erreibindikatzen, ikasleak ez dute sindikatuetan lan egiten, klaseko ordezkariak zozketaz aukeratzen dira maiz baita Eskola Kontseiluetan garrantzi gutxiko partehartzea egotea. Hau bultzatzeko ariketak klasean egitea proposatzen dugu baita elkarrizketaren bidez arauak ezartzeko eta arazoak konpontzeko etekina ikusarazi.

Klasean denok ikasi genuen zer den parlamentua, botere legegilea eta betearazlea zer den, gutxi gora behera behitzat. Baina derrigorrezko hezkuntza bete duten zenbat ikaslek azaldu zezaketen nola antolatzen diren parlamentu aulkiak, D'Hont sistema zertan datzan edo abstentzioaren, bozka txuriaren, bozka nuloaren eta baliodun bozkaren arteko aldea eta ondorioak. Non egin du huts sistemak? Programan jarrita badago eta irakasten bada agian irakasteko era izango da, edo hautesle izango direnak sistema ondo ulertzeko interes gutxi agian, Konspiranoikoegia?

Gainera ikusi izan dira demokraziaren eta egiazkotasun historikoaren kontra doazten eskola programak: Espainiako zilegizko aldia ez dela aitzakia hartuz I. eta II. Errepublikak azaltzen ez dituzten eskolak, Quijornako ikastetxe publiko batean antolatutako azoka militarra, non bandera eta ikur naziak eta falangistak saltzen ziren baita Frankoren garaian eraikitako eskola publiko askotan agertzen diren ikur faxistak.

Argi dago hainbat jarrera aldatu egin behar direla eta oraindik bide luzea ibiltzeko dugula estatu demokratiko batean bizitzeko beharrezkoak diren ezagutza eta jarrerak ondo irakasteko. Hori hobetzeko ezinbestekoa dugu irakasleok kultura demokratikoa sustatzeko dugun gaitasuna ezagutzea eta dugun erantzunkizuna onartzea.

Errefortzu eta zigorren inguruan: Konduktismotik gaur egunera.

Klasean ikasteko egoera aproposena lortzea ez da samurra; ikasgela batean elkareragiten diren faktore eta pertsona askoren arteko oreka baketsua lortzea irakasle askoren desira izango litzateke. Egoera latz asko bizi dira eskolan, irtenbide asko eman zaie, frankismoko eskolako jendaurreko zigor fisikoetatik, zigor posmodernoetara. Hala ere ikasgela askotako giroa txarra izaten da, etengabeko begirune faltei amaiera eman izan gabe. Horrelakoetan irakasle askok geure buruari irtenbide magikoa non dagoen galdetzen diogu. Argi izan behar da klaseko bizikidetzan arazoak beti egongo direla, handiagoak edo txikiagoak, baina ez da inoiz egoera perfekturik izan. Hau kontuan hartuta “diziplina” eta zigor kontzeptuak analisatuko ditugu.

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren esanetan: “Zigor”:
iz. 1. Makila luze eta mehea. 2. Jotzeko erabiltzen den makila edo bestelako tresna malgua. 3. Hutsegite edo delituren baten ordainetan, horretarako esku duenak ezarritako betebeharra. 4. PSIKOL. Laboratorioan egiten diren ikaskuntzari loturiko saioetan, erantzun jakin bati jarraitzen zaion estimulu mingarri edo ezatsegina, antzeko egoeretan aipatuerantzuna berriz ematea galarazteko. [...]

Definizio honetatik abiatuta zigorraren bi definizioen arteko erlazioa analizatu behar da. Zigorra hutsegite baten ordainetan bete behar den betebeharra izan daiteke, baita makila luze eta mehea edo estimulu mingarri edo desatsegina. Hiru adiera hauetatik “zigor” hitzaren irudi negatiboa ondorioztatu genezake. Opari hitzaren esanahia ikusiko bagenu zigorretik oso urrun egongo zen definizioarekin topatuko ginateke, nahiz eta opariak eta zigorrak errealitate berdin baten bi muturrak izan.
Haurrak heztean ezartzen zaizkien helburuei nola aurre egiten dituzten arabera emaitza onak edo txarrak izan dituztela ondorioztatzen da. Psikologo konduktisten tesien ondorioz umeak estimuluen bitartez erantzuten dute, pentsamolde horren ondorioz kanpotik ematen zaizkien estimuluen bidez aurretik ezarritako ibilbide baten barnetik zuzentzen saiatzen diren irakasle eta guraso ugari dira, are gehiago, oparien eta zigorren bitartez hezteko korrontea zabalduenetarikoa dela esan genezake.

Metodo honetan zerbait ondo ez doala ondorioztatzea ez da zaila: Metodo honi jarraituz emandako klase gehienetan umeak dituzten beharrei erantzun aproposa emateko ezintasuna ageri da. Irakasleak klaseko xedeak betetzeko ezintasuna errefortzuen erabilerari atxikitzea akats bat izango zen, faktore anitz porrotean esku hartzen dute eta ezin da ikuspuntu "multipolar"hau ahaztu. Hildo honetatik jarraituz hezkuntza sistemaren egitura osoaren porrota aletu genezake baina ez da gaurko mintzagaia.

Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz, zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen: Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak, trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta betebeharrengatik.

Metodo konduktista puruaren erabilera kritikatzea pedagogiarentzako ona da baina muturreko pentsamoldeek askotan egiten dutena egoera batetik kontrakora pasatzea da, horregatik haurren estimulazioa kritikatzen ez dela azpimarratu behar da, ekintzarekin erlazionatu gabeko opari eta zigor negatiboak kritikatzen da. Errefortzu negatiboak eta zigor negatiboak badira haien bertsio positiboa ere egongo dela ondorioztatu behar da. Hauetan dago gakoa, jarrera positibo edo negatiboarekin erlazionatuta dagoen ekintza (harekin hitz egitea, zorionak ematea, patiora ateratzeko treneko makinista izatea etab.), egindakoaren onura edo kalteen gogoeta dakarrena, haurrak haien ekintzekin lotura sortzea ekarriko duena. Gogoeta hauetatik haurra haren etorkizunaren jabe izatea dakarren pentsamoldea garatzen da, bakoitza bere ekintzen ondorio positibo eta negatiboak ezagutzea eta onartzea.


Txiste konduktista, gainera ingelesez
"Mmmm, Pavlov... Pavlov... Pavlov... izen hori aditzera ematen dit / kanpaina bat jotzen du"

Etengabeko formakuntza: Klaseko gatazkak era positiboan konpontzea.




Etengabeko Formakuntzaren inguruko lanerako gure taldeak aukeratu duen gaia hau da:

Klasean ordena eta diziplina nola mantendu, era positibo batean irakaslearekiko eta beste ikaskideekiko errespetua lantzeko eta ahal den neurrian zigorrik gabe klasean giro ona lortzea.

Irakasleak izango garela abiapuntua hartuta eta klaseetako errealitatea askotan gatazkatsua delako errespetu faltei aurre egiteko metodologiak aztertu nahi ditugulako.

Gure heziketan hainbat trataera ezberdin ikusi ditugu, emaitza hobeak eta txarragoak izan zituztenak baina ikasleen ikuspuntutik batzuk etikoki zalantzagarriak. Nola hezi etikoki? Klasean sortzen diren arazoak guztion artean nola aurre egin?


Elkarrizketak batu




Taldean jartzerakoan eta guztion elkarrizketak komentatzerakoan ohartu ginen bakoitzak eginiko elkarrizketa irakasle desberdinei izan arren irakasle horiek bat zetozela idei batekin. Idei hau ,irakasleen, ikasleen eta gurasoen errespetu eta konpromezu faltarekin lotuta zegoen. Irakasle bakoitzak nabarmendu zuen elkarrizketan, irakasleak eta ikasleak berandu heltzen zirela klaseetara. Irakasle askok euren faltak, gaixorik zeudelako, ez zutenez ordaindu behar falta asko egiten zuten baina orain ordaindu behar denez ez dute falta horiek egiten. Gurasoek ez dute eskola baloratzen eta horren ondorioz ez dute harreman onak sortzen irakasleekin eta horrek ekartzen du geroko iskanbilak irakasle, ikasle eta guraso artean. Elkarrizketako irakasleak komentatu ziguten bezala orain dela 30 urte baino txarrago gaude, ikasleek irakasleen autoritatea onartzen ez dutelako. Irakaslei kontrolpean izatea oso zaila egiten zaie baliabide falta daudelako. Laburbilduz esan genezake hezkuntzarekiko mirespen falta dagoela.

Aipatzekoa da baita irakasleak guri hemandako gomendioak, ia berberak izan zirenak guztiontzat. Esan ziguten irakasle ona izateko hainbat ezaugarri bete behar direla, haien artean pazientzia izatea. Baina benetan irakasle guztiak esan ziguten ezaugarririk garrantzitsuena bokazioa izatea izan zen. Guztiak adierazi zuten motibazio konstantea izan behar dugula, bestela ez dugu gure lanaz disfrutatuko eta hori umeak nabaritzen zutela. Irakaslea irakazten disfutatzen badu beti aurkituko du beste bide bat ikasleak ikasten disfrutazteko. Baita enpatia landu behar dugula aipatu zuten (ikasle garaiak ondo gogoratzea, ikaslearen lekuan jartzea etab.) hau umeak ikastea errazten duelako.

Irakasle Ona. 4 elkarrizketatik eratorritako ideien Kontzeptu mapa.


Aurreko astean egindako elkarrezketetan lortutako ideiak amankomunean jarri ondoren kontzeptu mapa hau eraiki dugu. Honetan oso argi ikusten dira hezkuntzan dauden arazoak eta horiei aurre egiteko proposatzen ditugun irtenbideak.

Kontzeptu Mapa

Pigmaleon efektua, nola jarri gure alde.

 

   Pigmalion efektua ez da txarra, hor dago, jendeak guregan itxaropenak ditu. Ezinezkoa da hau gelditzea, gure garunak aurreiritziak sortzen ditu nahitaez, kutxa ezberdinetan sailkatzen dugu errealitatea hau hobeto ulertzeko. Irakasle bat klasean sartzen denean ikusten dituen ikasleak berehala sailkatzen ditu, aurreiritzi batzuk sortu baita itxaropen batzuk:

   "Lehengo lerroan esertzen den betaurrekodun horrek galdra asko egiten ditu, atzean hitzegiten diren bikotea berritsuegia da, lehenengoak oso ondo arituko da nire klasean, atzko beste horiek, aldiz, arazoak izango dituzte eta azken errekuperaketa arte egongo gara elkarrekin."

   Efektua frogatuta dago, begibistakoa da pertsona batez esaten dizutena edo pertsona horren aurreiritziak zure itxaropenak zehaztuko dituela, baita pertsona horrekin izango dugun harremana. Ikasten gabiltzanean gure ondoan guregan itxaropena duen norbait badago, gure lanean ondo arituko garela, jartzen dizkiguten helmugetara helduko garela sinisten duen norbait; izan ere gure garuna azkarrago dabil, jomuga bat dugu: Itxaropen horiek betetzea.

   Hezkuntza sistema modernoan oso zaila dugu ikasle bakoitza analisatzea, bere gaitasunak eta beharrak ezagutzea horrela pertsona horri helburu egokiak jartzea, ez gehiegi (ez direlako helduko eta frustratu egingo direlako) eta ez gutxiegi (ahal duten guztia ez dutelako emango, eroso sentituko direlako eta ikasteko nahia itzaliko zaielako). ¿Baina, nola egin hori 40 ikasleko talde batean? 

   Hainbat irakasle izan ditut aldi berean maila minimora heltzen ez ziren ikasleei haien mailarako zen eta aldi berean maila altua zuten ikasleentzat prestatuta zegoen lan berdina prestatzen zuten; maila ezberdinentzat lan berdina, baina pertsona bakoitzari eskakizun maila ezberdina.

 Pigmaleon efektua gure alde jarri behar dugu, motibazioarekin, lanean ibiltzeko ingurugiro aproposa sortuz eta ikasleak haien lanarekin harreman afektiboa eraikiz:  Alde batetik lanean oinarritutako pedagogian (banaka eta taldean)  bakoitzak ahal duen guztia ematera bultzatzen bada, , bestetik eguneroko ikuskapena eta horren feedback-a.

Azkenik ikasleari lana egiteko espazioa eta kreatibitate eremu zabala utziz gero  motibagarria den metodoa lortuko dugu, non banakako eta taldeko erantzunkizuna lantzen da, bakoitzak bere lanaz harro sentitzen da eta irakaslearen feedback-ari ezker aurrera jarraitzeko behar duen energia lortuko du.


Hipobekak

Tasak igotzen ari dira unibertsitateetan, LOMCE legea gainean dugu, hezkuntzaren pribatizazioari ateak irekiko dituena (Eskola rankingak, publizitatea testu liburuetan etc). Behin ezagutu genuen hezkuntza sistema negozio bat bihurtzen ari dira. (Beti hitz egiten dugu hirugarren pertsonan, haiek, kapitalistek, gehiengoen bozkekin legitimatuak). Beste estatu batzuetan unibertsitatearen merkatarizazioa aurreratuago dago (Amerikako Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan), ikasleak neurrigabeko tasei aurre egiteko bankuen "laguntzaz" zorpetzen dira.

Unibertsitaterako matrikula egitean idazkaritzan panfleto honekin topa egin genuen:


Hasieran ez genion garrantzia eman, bat hartu ikasle sindikatuko norbaitek aprobetxagarria izan zezakeelakoan. Bat-batean kanpaina bat burura etorri zitzaigun. Iragarkiaren hipokresiari buelta ematea, emakume irribarretsu horren atzean zegoen errealitate krudela erakustea. Izan ere hipobekak (Bekak murrizten direnean bankuek ateratzen dituzten ikasle kredituak) laguntza bat bezala aurkezten dizkigute benetan bankuentzako beste diru-iturri bat baino ez direnean.





Gurutzeak eskoletan

Espainia oso katolikoa dela esan da beti. Metodo pedagogiko tradizionala gurutzean eta zigorrean oinarrituta izan zen orain duela gutxi arte. Eskoletan gurutzea zegoen, pasilloetatik apaizak, fraideak edo mojak ibiltzen ziren eta klasean otoitz egitea derrigorrezkoa. 39 urteko diktadura nazionalkatoliko baten ondoren estatua 'demokratizatu' egin zen eta gure lagun europarren modura laizismoaz hitz egiten hasi ginen.Gizartea eraldatzeko prozesua oso motela da, elizari eskoletan duen boterea kentzea oso zaila baita jendeak barneratzea ikasgela baten eta eliza baten arteko aldea.

Askotan klasekideekin laizismoaz hitz egitean 'Espainiako kontua duk hori' erantzun digute, Euskal Herrian oso progresistak garela eta gure eskoletan erlijioa ikastea aukerazkoa izatearekin asebete zeuden. 16 urterekin ikasle mugimendu baten kanpaina batean Mickey Mouse gurutziltzatuak jarri genituen klaseetan, eskola publiko batean klase batzuetan kristoari begira ikasi behar genuelako. Nahiz eta fotokopia ebaki batzuk baino ez ziren, institututik kanporatuak izan ginen pare bat ikasle, askatasun erlijiosoaren kontra egiteagatik. Borroka instituzionaleko aste baten ondoren institutuan berriz onartuak izan ginen eta burumakur erlijioko irakasleari barkamenak eman behar izan genizkion, nahiz eta gure Mickey Mouse-ak haren kristoa bezain errespetagarriak iruditu.

 Orduan konturatu ginen zelako aurkariaren kontra ari ginen. Larunbat goizetan Eitb-n marrazki bizidunen ondoren mezak jartzen zituen estatuak, unibertsitate kurtsoak meza batekin hasten dituen estatua, Erlijio ikasgaia eskaintzen zuen estatua, laikoa ez zen eta izan nahi ez zuen estatua. ¿Baina nola borroka dezakegu eskola eta eliza banandua nahi dugunok? Ikonoklasia erlijioso tradizio handiko herrialde honetan laizismoa eta antiklerikalismoa nahasten dira, gurutzeak eskolatik at nahi izatea eliza bat erretzearekin elkartzen dira eta haien erlijio askatasunaren kontra goazela atxikitzen zaigu.

Hemendik kilometro eskasetara Frantzia dugu, laizismoaren kontua oso argi izan dutenak. Frantsesekin gorabeherak izan ditzakegu, haien hezkuntza sistema zentralista, hizkuntzen minorizazioa, autoritarismoa klasean (edo errespetua, betiko debatea); baina laizismoa ondo ulertzen dute. Beste egunean albiste bat irakurri genuen, Francia exhibe en los colegios los "15 mandamientos del laicismo. Oso argi dauka gobernu frantsesak, arau finko batzuk ezarri eta behingoz debatearekin bukatu. (Nota: 15 agindu izatearen ironiaz aparte testuan agertzen diren konnotazio politiko zentralistak sartzearen kontra gaude, demokrata izatea eta autodeterminazioaren alde egotea bat joan beharko litzateke.)

LOMCE-a azaltzen duen diapositiba.

'Estudiantes En Movimiento' hezkuntza publikoaren aldeko ikasle sareak 'Prezi' bat egin dute Hezkuntza Ministerioak proposatzen duen LOMCE-a azaltzen; haren elitismoa, sexismoa eta merkantilizazioa etab. ezagutzera ematen.

Interaktiboa den diapositiba sistema dugu Prezi, zoom-en, kamera mugimentuen eta irudien bidez diapositiben aspertzeari aurre egiten diona. Prezi-a sortzeko weborria.