IHK!

Gasteizen Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dugun ikasleak, 'Irakasle Funtzioa' ikasgairako blog hau ireki dugunak.
Amosando publicacións coa etiqueta LOMCE. Amosar todas as publicacións
Amosando publicacións coa etiqueta LOMCE. Amosar todas as publicacións

Hipobekak

Tasak igotzen ari dira unibertsitateetan, LOMCE legea gainean dugu, hezkuntzaren pribatizazioari ateak irekiko dituena (Eskola rankingak, publizitatea testu liburuetan etc). Behin ezagutu genuen hezkuntza sistema negozio bat bihurtzen ari dira. (Beti hitz egiten dugu hirugarren pertsonan, haiek, kapitalistek, gehiengoen bozkekin legitimatuak). Beste estatu batzuetan unibertsitatearen merkatarizazioa aurreratuago dago (Amerikako Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan), ikasleak neurrigabeko tasei aurre egiteko bankuen "laguntzaz" zorpetzen dira.

Unibertsitaterako matrikula egitean idazkaritzan panfleto honekin topa egin genuen:


Hasieran ez genion garrantzia eman, bat hartu ikasle sindikatuko norbaitek aprobetxagarria izan zezakeelakoan. Bat-batean kanpaina bat burura etorri zitzaigun. Iragarkiaren hipokresiari buelta ematea, emakume irribarretsu horren atzean zegoen errealitate krudela erakustea. Izan ere hipobekak (Bekak murrizten direnean bankuek ateratzen dituzten ikasle kredituak) laguntza bat bezala aurkezten dizkigute benetan bankuentzako beste diru-iturri bat baino ez direnean.





Urrian urtebetetze jaia Wert-entzat

Pasaden astean Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroak, José Ignacio Wert, urriak 24an bere LOMCE proiektuaren kontra antolatu egin diren mobilizazioak, "urtebetetze festa bezalakoak" izango direla adierazi zuen. Antza denez estatu mailan sindikatuek konbokatu duten greba hau bromatzat hartu egin du ministroak, Urrian ikusi ahal izango dugu ze nolako partaidetza eta ondorio ekarriko dituen grebak.

LOMCE-a azaltzen duen diapositiba.

'Estudiantes En Movimiento' hezkuntza publikoaren aldeko ikasle sareak 'Prezi' bat egin dute Hezkuntza Ministerioak proposatzen duen LOMCE-a azaltzen; haren elitismoa, sexismoa eta merkantilizazioa etab. ezagutzera ematen.

Interaktiboa den diapositiba sistema dugu Prezi, zoom-en, kamera mugimentuen eta irudien bidez diapositiben aspertzeari aurre egiten diona. Prezi-a sortzeko weborria.